The Misfits (filma)
The Misfits (euskaraz: Ezegokituak) 1961eko drama filma da, John Huston estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Gidoia Arthur Millerrek idatzi zuen, eta Clark Gable, Marilyn Monroe, Montgomery Clift, Thelma Ritter eta Eli Wallach izan ziren aktore nagusiak. Clark Gable eta Marilyn Monroe mitikoen azken filma izan zen.[1]
The Misfits (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | The Misfits |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | Arthur Miller |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David O. Selznick |
Konpainia ekoizlea | Seven Arts Productions |
Edizioa | George Tomasini (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex North |
Argazki-zuzendaria | Russell Metty (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Jean Louis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nevada |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Argumentua
aldatuNevada, Reno hiria. Roslyn (Marilyn Monroe) dibortziatu berria den emakume eder eta erakargarria da. Bi lagun ezagutuko ditu, Guido (Eli Wallach) eta Gay (Clark Gable), eta egun batzuk igaroko ditu haiekin Guidoren landetxean. Laister, bi gizonak Roslynez maitemindu eta haren amodioa nork lortuko lehiatuko dira; baina lehia horretan, bi gizonen ezaugarri txarrak azaleratuko dira. Egun batzuren ondoren, hirugarren lagun bat agertuko da, Perce (Montgomery Clift), eta azken hau izanen da Roslynen begikoa. Laukotea zaldi basatiak ehizatzera irtengo da, beren arteko giroa gero eta txarragoa delarik.
Aktoreak
aldatu- Clark Gable: Gay Langland
- Marilyn Monroe: Roslyn Tabor
- Montgomery Clift: Perce Howland
- Thelma Ritter: Isabelle Steers
- Eli Wallach: Guido
- James Barton: Fletcheren aitona
- Kevin McCarthy: Raymond Tabor
- Estelle Winwood: elizako emakumea
Erreferentziak
aldatu- ↑ Muñoz, Ane. Vidas rebeldes. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko azaroak 4, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-4).
Kanpo estekak
aldatu- The Misfits, imdb.com (Ingelesez)