Ireki menu nagusia

Alejandro Agustín Lanusse

Alejandro Agustín Lanusse (Buenos Aires, 1918ko abuztuaren 28a - Buenos Aires, 1996ko abuztuaren 26a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1971 eta 1973 artean Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.

Alejandro Agustín Lanusse
Alejandro Agustín Lanusse.jpg
Argentinako presidentea

1971ko martxoaren 22a - 1973ko maiatzaren 24a
Roberto M. Levingston Itzuli - Héctor José Cámpora Itzuli
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1918ko abuztuaren 28a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1996ko abuztuaren 26a (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Colegio Militar de la Nación Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala, diplomazialaria eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Argentine Army Itzuli
Gradua teniente jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alejandro Agustín Lanusse (firma).jpg

BiografiaAldatu

Zalditeriako ofiziala zen. 1951n Juan Perón aurkako matxinada batean parte hartzeagatik atxilo hartu zuten, eta lau urtez egon zen espetxean. 1962 eta 1966an Arturo Frondizi eta Arturo Umberto Illia presidenteen aurkako estatu-kolpeetan parte hartu zuen, eta 1968an armadako komandante-buru izendatu zuten.

Erregimen konstituzionalera itzultzearen aldeko baitzen, 1970ean Juan Carlos Onganía presidente-kargutik kentzea bultzatu eta 1971n, Estatu Nagusiko buru zela, Roberto M. Levinsgton ere kargutik kentzea agindu zuen. Urte berean Errepublikako Presidente izendatu zuten, eta Argentinako politika normalizatu ondoren, 1973an hauteskundeak deitu eta Héctor José Cámpora hautagai peronistari itzuli zion boterea.

Isabel Perónen gobernua kargutik eraitsi zuen estatu kolpearen ondoren, administrazio-irregulartasunak leporatu eta bi aldiz atxilotu zuten. 1983an Raúl Alfonsínen gobernuaren alde azaldu bazen ere, urte batzuk geroago Carlos Menemen aurka aritu eta 15 egunez atxiloturik egon zen 1993an.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro Agustín Lanusse