Albert Roussel
Albert Roussel (Tourcoing, Frantzia, 1869ko apirilaren 5a - Royan, Frantzia, 1937ko abuztuaren 23a) frantses musikagilea izan zen.
Albert Roussel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Albert Charles Paul Marie Roussel |
Jaiotza | Tourcoing, 1869ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Royan, 1937ko abuztuaren 23a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Varengeville-Sur-Mer Churchyard (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École Navale (en) Collège Stanislas de Paris (en) Parisko Schola Cantorum |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Vincent d'Indy |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , koreografoa, piano-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Biografia
aldatuVincent d´Indyren ikasle izan zen Schola Cantorum-en eta geroago hango Kontrapuntu irakasle. Ikasle izan zituen Erik Satie eta E. Varèse. Lehenengo lanak inpresionismoaren eraginpean idatzi zituen, baina geroago ekialdeko musikan hartu zuen oinarri, txinatarrean, batez ere, eta baita indiarrean ere. Hala ere, tonalitateari lotu zitzaion eta ez zen ohiko moldeetatik aldendu.
Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Le festin de l´araignée (1912, Armiarmaren oturuntza), Padmâvati (1914-1918) eta Bacchus et Arianne (1930), balletak; Evocations (1910-1911, Gogorazteak), koru-sinfonia; Pour une fête du printemps (1920, Udaberriko festa) poema sinfonikoa; ganbera-musika, pianorako lanak eta abestiak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.