Aizarotz
Aizarotz Basaburuko lekua da. Beste lekuak administratiboki kontzejuetan antolatzen dira baina Aizarotz, zuzenki Basaburuko Udaletik. Ez da kontzejua. Herri berria da Aizarotz, 2004an familia bakarra bizi zen tokian[1] egun basaburuko herri handiena da, biztanle kopuruaren arabera.
Aizarotz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Basaburua |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31866 |
Herritarra | aizaroztar |
Ezizena | kolonoak |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′40″N 1°46′59″W / 43.011111111111°N 1.7830555555556°W |
Demografia | |
Biztanleria | 184 (2020) |
Historia
aldatuAizarotz, tradizioz, antzinako burdinola baten enklabea izan zen, jada 1280 eta 1366an "Aiçaraz" eta "Aiçaroz" bezala aipatua. Burdinola honen inguruan etxe sakabanatu gutxi batzuk eraiki ziren, horietako batek kapera izan zuelarik, bizilagunei funtzio erlijiosoak errazteko.[2]
XIII. mendean haraneko jaurerri erregeordeen tokietako bat bezala agertzen da; bere bilauek, 4 edo 5eko kopuruan, urtean 15 sos eta erdiko tasa bat zor zuten. Bere eliza ez da agertzen 1268ko Errediezmoaren Liburuan, beharbada Ezkizabururen ondoko baserrian zegoelako, honen hamarrenak, oso txikiak zirelarik (gari-arroba bat, olo-arroba bi eta soldata erdia). XVII. mendean jabetza partikularrekoa zen, eta denbora luzez egon behar izan zuen jenderik gabe. 1824an 18 biztanle zituen. 1847an burdinola Ramon Lizarzaburorena zen, eta XX. mendea arte funtzionatu zuen.[3]
Izena
aldatuHerritarrak
aldatuAizarotz herritarrak aizaroztarrak dira. Herri berriaren eraikuntzarekin biztanleria kanpotik etorrita, biztanle berriak Kolonoak ezizenaz ezagutu dira[1].
Demografia eta biztanleria
aldatu83 pertsona bizi ziren 1858an, 23 1887an, 55 1930ean, 65 1940an, 53 1950ean, 40 1960an, 30 1970ean, 24 1981ean eta 18 1986an.[3]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2009 | 2011 | 2013 | 2015 | 2017 | 2019 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
12 | 11 | 11 | 10 | 10 | 43 | 118 | 139 | 160 | 178 | 185 | 187 | 180 | 184 |
Herritar ospetsuak
aldatu- Luzia Goñi (1928-2020) bertsolaria.[5]
Argazkiak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Basaburuan izango da, gaur, 'Herri Txiki Infernu Handi', EiTB, 2017/01/29
- ↑ «AIZAROTZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ a b Gran Enciclopedia de Navarra | AIZAROTZ. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Aizarotz- Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «Hemen baditun 14 – Aquí ya 14 erakusketak omenaldia eginen die XX. mendean euskararen alde aritu ziren 14 emakumeri, Kondestablen, abenduaren 10etik 20ra» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |