Basaburua
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basaburua (argipena)».
Basaburua[3] ([bas̺aβuɾua]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa, herrialdearen iparraldean dagoena. 82,87 km²ko eremua du eta 871 biztanle zituen
2014. urtean. Jauntsarats da kontzeju nagusia.
Basaburua | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Ricardo Arangoa Legarra (Bildu) | ||
Posta kodea | 31866 | ||
INE kodea | 31049 | ||
Herritarra | basaburuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°00′05″N 1°48′06″W / 43.001388888889°N 1.8016666666667°W | ||
Azalera | 82,3 km² | ||
Garaiera | 545 metro | ||
Distantzia | 34 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 842 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 10,16 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 41,64 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 29,24 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,65 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,27 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 67,20 (2018: ![]() |
Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokapenaAldatu
Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.
Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.
Klima eta landarediaAldatu
Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.
Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.
EkonomiaAldatu
Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
DemografiaAldatu
Basaburuko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Abertzale Ekintza | 381 | 7 |
2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[4].
AlkateakAldatu
2007-2011 | Juan Benito Alberro Goñi | EAE |
2011- | Ricardo Arangoa Legarra | Bildu |
UdaletxeaAldatu
Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.
Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.
HedabideakAldatu
"Esan Erran Irratiak Basaburuan du egoitza.
ZerbitzuakAldatu
Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Basaburua.
Basaburuar ospetsuakAldatu
- Luzia Goñi (1928-), bertsolari eta plazandrea.
- Patxi Telletxea (1964-), politikari abertzalea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Barcina obtiene el peor resultado para UPN en el valle de Basaburua en los últimos treinta años, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 26a.
BibliografiaAldatu
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLIV, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1614-8
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |