Aitziber Agirre

Biokimikaria
Artikulu hau aurkezleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974ko abuztuaren 27a) biokimikan doktorea da, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria.

Aitziber Agirre

Bizitza
JaiotzaGasteiz1974ko abuztuaren 27a (50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktorea
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta telebista aurkezlea
KidetzaElhuyar Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea
Artizarra.eus

Inguma: aitziber-agirre-ruiz-de-arkaute

Ikertzailea biokimikan

aldatu

2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa. Besteak beste, poliomelitisaren birusaren 2B biporinak mintzak iragazkortzeko duen gaitasuna eta azpiko mekanismo molekularra aztertu zituzten. Horretarako, eta biologia molekularreko, biokimikoko eta biofisikoko tekniketan eta mintzaren ereduetan oinarritutako diziplina anitzeko azterketa egin zuten.[1]

Zientzia-kazetaria

aldatu

Elhuyar aldizkarian erregularki idazten du 2001az geroztik. 200 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] eta aldizkariaren zuzendaria izan da 2015etik 2022ra, Eider Carton-en ondoren.[3][4] Une honetan, Elhuyarreko Kultura Zientifikoaren arloko arduraduna da.

Elhuyar Fundaziorako lan egiteaz gain, ETB1 eta ETB2rako Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko telebista-programa aurkeztu zuen. Erredaktore-lanetan ere ibili zen.

Errekonozimenduak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2003). «Desestabilización de membranas por productos virales: peptidos de fusión y viroporinas» www.educacion.gob.es (Teseo tesis) (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  2. Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2020). Egindako artikuluak. Elhuyar Fundazioa.
  3. «Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute da Elhuyar aldizkariaren zuzendari berria» Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  5. «CAF-Elhuyar sariak :: Azken edizioa | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu