Ainhoa Aznarez

Nafar politikaria

Ainhoa Aznarez Igarza (Iruñea, 1970eko abuztuaren 4a[1]) nafar haur hezitzailea eta Ahal Dugu politikari bat da. Aurretik, UGT sindikatuan aritua da, eta 2003-2007 artean Iruñeko Udaleko PSNko zinegotzia ere izan zen, gerora Ahal Dugu alderdira igaroz.

Ainhoa Aznarez
Ainhoa Aznárez. 14 de octubre de 2018. Instituto 25m (cropped).jpg
Escudo de Navarra (oficial).svg
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 19a - Unai Hualde
Escudo de Pamplona.svg
Iruñeko udaleko zinegotzia

2003 - 2007
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinhoa Aznárez Igarza
JaiotzaIruñea1970eko abuztuaren 4a (52 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPodemos
Nafarroako Alderdi Sozialista

Twitter: ainhoaaznarEZ Edit the value on Wikidata

2015eko ekainaren 17an Nafarroako Parlamentuko lehendakari aukeratu zuten, izendapen hitzaldian bere burua euskaldun, feminista eta errepublikar gisa definituz[2].

BiografiaAldatu

Aita nafarra du, Mélidakoa, eta ama gipuzkoarra, antzuolarra. Lau urte izan artean Antzuolan (Gipuzkoa) bizi izan zen Ainhoa[3] eta ondoren Iruñeara joan zen bizitzera. Ikasketak gazteleraz eta euskaraz egin zituen eta Haur Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen. Horrela Eguesko haur eskolan lan egin zuen boluntario gisa.

18 urte zituela Afrikara joan zen kooperante gisa. Gaztetatik ekintza sozialeko taldeetan murgildu zen, Aldaketa Sozialaren Asanbladan eta Ezkerreko Junta Errepublikarrean esate baterako.

Gaur egun Badoztainen bizi da, Eguesibarren, Iruñetik gertu[4].

Ibilbide politikoaAldatu

UGT sindikatuan euskara klaseak ematen aritu ondoren Iruñeko udaletxean zinegotzi aukeratua izan zen 2003an. Nafarroako Alderdi Sozialistan independente gisa aritu zen. Zinegotzi zela Ahotsak taldean hartu zuen parte beste alderdietako hainbat emakumezko aipagarrirekin batera[5]. Honek hautsak harrotu zituen bere alderdian[6]. Mariposas en el hierro (2012) Ahotsaken inguruko dokumentala da eta bertan agertzen da Ainhoa Aznarez[7]. PSN, Nafarroa Bai eta Ezker Batuarekin koalizioa eratzear egon ziren 2007an baina PSOEk aliantza hori onartu ez zuenean alderditik ateratzea erabaki zuen.

2014an Nafarroako Ahal Dugu alderdian sartu zen eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundetan diputatu atera zen. 2015eko ekainaren 17an parlamentuko presidentea izan zen 2019 artean[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Podemos Portal de Transparencia: Ainhoa Aznarez Igarza
  2. a b «'Presidente euskalduna, feminista eta errepublikazalea naiz'» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  3. «Ainhoa Aznarez Igartza: "Pasioz eta pazientziaz egingo ditugu gauzak" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  4. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «“Que nadie tenga miedo, este Parlamento va a dar más voz a la ciudadanía pero no va a haber ninguna revolución”» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  5. Velte, Samara. «Ahotsak ozen itzuli dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  6. «'Euskal Herria da gure herria eta Nafarroa gure estatua'» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  7. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).