Unai Hualde

Nafar politikaria

Unai Hualde Iglesias (Altsasu, Nafarroa, 1976ko uztailaren 25a) politikari jelkide bat da, baita Geroa Bai koalizioko kide nabarmen bat ere. Foru parlamentaria da 2015az geroztik. Zuzenbidean lizentziatua, EAJren NBBko lehendakaria da eta 2015-2019 legealdian Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea izan zen. 2019ko ekainaren 19az geroztik Nafarroako Parlamentuko lehendakaria da.[1] 2023ko hauteskundeen ondoren berriz hautatu zuten, eta, era horretan, kargua legealdi baterako baino gehiago betetzen duen lehen pertsona bilakatu zen.

Unai Hualde


Nafarroako parlamentari

2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

2019ko ekainaren 19a -
Ainhoa Aznarez

Nafarroako parlamentari

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
EAJren NBBko lehendakaria

2015 -
Manu Ayerdi

Altsasuko alkate

2007 - 2011
Asun Fernandez de Garaialde - Garazi Urrestarazu Zubizarreta

Altsasuko udal zinegotzia

2003 - 2016
Nafarroako Parlamentuako deputy chairperson (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Hualde Iglesias
JaiotzaAltsasu1976ko uztailaren 25a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta aholkulari juridikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Nafarroa Bai
Geroa Bai

Bizitza aldatu

Aitona kartzelaratua izan zen 1936ko estatu-kolpearen ondoren.[2] Jose Mari Hualderen (Altsasuko udaleko eraikuntza lanen brigadako buru izandakoa) eta Margari Iglesias txistulariaren semea da, eta bi arreba gazteago ditu.[3] Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta gerora Langileen Zuzendaritza Masterra gauzatu zuen. Politikan sartu aurretik enpresa pribatuan aritu zen lanean, aholkulari juridiko gisa zuzenbide publikoaren esparruan. 2007tik eszedentzian dago.[3] 1999an egin zen EAJko kide, 23 urte zituela.[4]

Ibilbide politikoa aldatu

Altsasuko Udalean aldatu

2003ko udal hauteskundeen ondoren Altsasuko udaleko zinegotzi jardun zuen 2007 bitartean, "Agrupación Altsasuarra / Altsasuko Taldea" aliantzaren baitan, EAJri loturiko talde independentean. 2003-2007 legealdian Aralar, EA eta IUrekin batera udal-gobernua osatu zuten. Hauteskundeak PSNk irabazi zituen eta Altsasuko Taldea bigarren izan zen, hiruna zinegotzirekin, baina Aralarren alkategaia babestu zuten, Asunción Fernández de Garaialde, hirugarren geratu zena 2 zinegotzirekin.[5][6] Legealdi honetan Unai Hualde alkateordea izan zen.

Hurrengo legealdian Unai Hualde Nafarroa Bai koalizioko zerrendaburu gisa aurkeztu zen hauteskundeetara. Aliantza hau lehen indarra izan zen, 4 zinegotzi eskuratuz, eta beraz Unai Hualdek alkatetza eskuratu zuen. Herriko alkatea izan zen 2007-2011 legealdian.

2011ko udal hauteskundeetan ez zen alkatetzarako aurkeztu, baina Nafarroa Bai 2011 zerrendan bigarren postuan joan zen, Asun Fernandez de Garaialderen atzetik. 2007an Nafarroa Baik lortutako 4 zinegotziak mantendu zituzten, baina Bilduk boto gehiago eskuratu zituen, beste lau zinegotzirekin lehen indarra izatera iritsiz. Era horretan Garazi Urrestarazuk eskuratu zuen alkatetza. 2011-2015 legealdian zehar Unai Hualdek udaleko ziengotzi gisa jardun zuen. Udal gobernua Bildu, NaBai2011 eta IUk osatu zuten, eta Unai Hualde gizarte ongizatearen saila zuzentzeaz arduratu zen.[7]

2015eko udal hauteskundeetan Geroa Bai izan zen lehen indarra, eta Javier Ollo izendatu zuten alkate. Unai Hualdek zinegotzi lanean jarraitu zuen 2016ko otsailera arte, parlamentari lanean zentratzeko karguari uko egin zionean.[8] 2019ko udal hauteskundeetan Geroa Baik gehiengo osoa eskuratu zuen udalean, 10 zinegotzirekin. Hualde era sinbolikoan aurkeztu zen koalizioaren zerrendan, azkenaurreko postuan.[9]

Nafarroako Parlamentuan aldatu

2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan Geroa Bai koalizioaren zerrendako laugarren postuan aurkeztu zen.[10] Koalizioa hau bigarren indarra izan zen, 9 parlamentari eskuratuz. Legealdiaren eratze-bilkuran, 2015eko ekainaren 17an, Unai Hualde parlamentuko mahaiko lehen presidenteorde izendatu zuten Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-Eren 26 botoekin.[11]

2015-2019 legealdian mahaiko lehendakariordea izateaz gain Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritzako zein Araudi Batzordean eleduna izan zen; Nafarroako Kutxaren desagerpenaren gaineko Ikerketa Batzordeko eta Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Batzordeko mahaiburua; eta Foru Erregimen eta Ogasun eta Finantza Polikoko Batzordeetako kidea.[12]

2019ko hauteskundeetan Geroa Bairen zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen, eta parlamentari hautatua izan zen.[13] Hauteskundeen ondoren koalizioaren ordezkarietako bat izan zen PSN eta gainerako alderdiekin egindako bileretan. Ekainaren 19an egindako eratze-bilkuran Geroa Bairen hautagaia izan zen Nafarroako Parlamenturako lehendakaritzarako. Lehen itzulian 16 boto eskuratu zituen (Geroa Bai eta EH Bildurenak), eta bigarren itzulian Navarra Sumako Iñaki Iriarterekin lehiatu zen. Bigarren bozketan PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdien 30 botoak eskuratu zituen. Horrenbestez, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakari izendatua izan zen X. legealdirako[14].

Euzko Alderdi Jeltzalean aldatu

1999ko udan afiliatu zen EAJn, Altsasuko Uri Batzarrean, eta 2004an NBBko burukide izendatua izan zen.[15] 2015eko uztaila eta 2016ko urtarrila bitartean NBBren jarduneko lehendakaria izan zen, Manu Aierdik postua utzi baitzuen Nafarroako Gobernuko lehendakariorde izateko.[15] Barne-prozesu baten ondoren NBBko lehendakari hautetsia izan zen 2016ko urtarrilean, EAJren Nafarroako uri erakunde guztiek aho batez proposatu eta militantziaren %90etik gorako babesa jaso ondoren. Gaur egun kargu honetan jarraitzen du.[16]

Hauteskundeak aldatu

Unai Hualdek lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Alderdia Koalizioa Barrutia Postua Emaitza
2003ko udal hauteskundeak EAJ Altsasuko Taldea Altsasu 2.a (13tik) Hautetsia
2007ko udal hauteskundeak EAJ Nafarroa Bai Altsasu 1.a (13tik) Hautetsia
2011ko udal hauteskundeak EAJ Nafarroa Bai 2011 Altsasu 2.a (13tik) Hautetsia
2015eko Nafarroako hauteskundeak EAJ Geroa Bai Nafarroa 4.a (50etik) Hautetsia
2015eko udal hauteskundeak EAJ Geroa Bai Altsasu 3.a (13tik) Hautetsia[a]
2019ko Nafarroako hauteskundeak EAJ Geroa Bai Nafarroa 2.a (50etik) Hautetsia
2019ko udal hauteskundeak EAJ Geroa Bai Altsasu 12.a (13tik) Ez hautetsia
  1. 2016ko otsailean kargua utzi zuen, Parlamentuko lanean zentratzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2019-06-19). «Unai Hualde, de la política en Alsasua a presidente del Parlamento foral - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  2. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-06-19). «El nombre que consiguió los 30 votos» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  3. a b (Gaztelaniaz) Gutiérrez, Natxo. (2019-06-20). «Unai Hualde, la forja de Alsasua | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  4. EAJ-PNV. (2017-07-18). Unai Hualde. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2003-06-15). «Candidatos socialistas asumen alcaldías en Navarra con apoyo de nacionalistas vascos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, N. G.. (2011-07-30). «El ex alcalde presidirá el área de Bienestar Social en Alsasua» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  8. «Unai Hualdek Altsasuko zinegotzi karguari uko egingo dio» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  9. (Gaztelaniaz) «Geroa Bai aspira a revalidar la alcaldía en Altsasu . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  10. (Gaztelaniaz) Junta electoral provincial de Navarra. «Candidaturas proclamadas» (PDF) Boletín Oficial de Navarra.
  11. Nafarroako Parlamentua. Foru parlamentariakː Unai Hualde Iglesias. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  12. Geroa Bai. «Parlamentu taldea» www.geroabai.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  13. (Gaztelaniaz) 20Minutos. (2019-04-23). «Unai Hualde, Koldo Martínez, María Solana y Manu Ayerdi, en los primeros puestos de Geroa Bai al Parlamento foral» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  14. Berria. «Unai Uhalde izendatu dute Parlamentuko Mahaiko presidente, PSNren babesarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  15. a b Batzarra, Euzkadi Buru. «Gure Burukideak: Unai Hualde Iglesias» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  16. Batzarra, Euzkadi Buru. «Unai Hualde aukeratu dute aho batez Nafarroako EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren lehendakari» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo estekak aldatu