Agustindar Errekoletoen komentua (Iruñea)
Agustinar Errekoletoen komentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen emakumezko Agustindar Errekoletoen Ordenaren komentu bat da.
Agustindar Errekoletoen komentua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′03″N 1°38′59″W / 42.8175°N 1.6497°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1624 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Juan Gómez de Mora (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-237 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0011004 |
237 | |
|
Kokalekua
aldatuIruñeko Alde Zaharran dago, Errekoleten plaza, Errekoletak kalea, Takonerako aldapa, O-ko Andre Maria plaza, Iruñeko harresia eta Atari Berriaren artean.
Nafarroako Kultura Ondasuna izendatua dago.
Historia
aldatu1624an Filipe II.a Espainiakoaren idazkaria zen Juan Ziriza eta Catalina de Alvaredoren bultzadaz eraiki zen, Juan Gómez de Mora Errege Eraikuntzetako Trazatzaile eta Madrilgo Udaleko Maisu Nagusia zenak diseinatu zuelarik. 2009an euren Iruñeko komunitatearen 375. urteurrena ospatu zutelarik.[1]
-
Aurrealdea.
-
Irudia.
-
Aurrealdea.
Eraikina
aldatuFatxada nagusia Errekoletoen plazara begira dago, neurri handietako hiri eremua dena, Filipe II.ak sinatutako lur sailaren emate agirian zehaztu zen arabera bertan inongo eraikinek ez altxatzeko agindua eman zen. Fatxada karmeldar arkitekturan ohikoa da, hiru solairuko garaiera duen orden erraldoiko pilastrez mugatutako paramentu bat du, eta goialdean, erdigunean okulu bat duen frontoi triangeluar batek koroatzen du, frai Alberto de la Madre de Diosek Madrilgo Sorkundeko komentuan kodifikatu zuen legez.
Behe solairuan, almohadilatutako harlanduz erdi-puntuko arkuez osatutako arkupea dago, erdialdekoa gainontzekoak baina handiagoa, beste gainaldeko bi solairuetan eraikuntza material gisa adreilua erabili eta eremu ireki eta itxiak modu orekatuan banatzen dira.
Erreferentziak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |