O-ko Andre Maria plaza

O-ko Andre Maria plaza Iruñeko Alde Zaharrean dagoen plaza bat da.

O-ko Andre Maria plaza
O-ko Andre Maria plazaren ikuspegia eta ezkerrean O-ko Andre Mariaren basilika.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′06″N 1°38′59″W / 42.81846°N 1.64985°W / 42.81846; -1.64985
Map

Izena aldatu

Izena bertan dagoen O-ko Andre Mariaren basilikari zor dio.

Kokalekua aldatu

Iruñeko harresien eta Ate Berriaren alboan dago, bertan Andia Santuaren kalea eta Errekoleten kaleak bat egiten dutelarik. Plazaren albo banatan Fraide Karmeldar Oinutsen komentua, O-ko Andre Mariaren basilika eta Agustinar Errekoletoen komentua daude.

2011an zaharberritua izan zen.

 
O-ko Andre Maria plazaren ikuspegia.

Kaleak aldatu

Plaza honetan honako kale hauek bat egiten dute: Ingurubideko pasealekua (mendebaldetik Iruñeko harresietatik barna datorrena), Sanduandia kalea, Errekoletak kalea eta Larraina parketik Ate Berria igaroz datorren pasealekua.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea