FC Torpedo Mosku
Moskuko Torpedo Fubol Taldea (errusieraz ФК "Торпедо" Москва) Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Sobietar Batasunaren garaian izan zituen emaitzarik onenak, hiru liga eta sei kopa. Errusiako txapelketen artean titulu bakarra dauka, 1993ko Kopa.
Ezizena(k) | "Chërno-belye" ("zuri-beltzak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1924 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Saturno Stadium edukiera: 16.500 lagun inaugurazioa: 1999 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Errusiako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 2. mailan, 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Taldea 1924ean sortu zen Proletárskaya kúznitsa (Proletarioen ola) izenarekin eta 1930an hartu zuen gaur egungo Torpedo izena, ZIL ibilgailu enpresak babesten baitzuen.
Bere urrezko aria 60 eta 70 hamarkadan ezagutu zuen eta Eduard Streltsov aurrelaria zen garai hartako izarra. Bere omenez ezarri zitzaion izena estadioari.
90. hamarkadan ZIL enpresak futbol taldea saldu egin zion Luzhnikí enpresari eta ZIL-ek talde berria sortu zuen FC Mosku. Honek ez zuen emaitza aipagarririk lortu baina Torpedoren zaleen zati handi bat eraman zuen. 1993an Errusiako Kopa irabazi zuen eta 2000an lortu zuen Ligako emaitzarik onena, 3. postua.
Diru arazoen erruz taldea krisi latzean sartu zen eta 2009an laugarren mailaraino jeitsi zen. Orduan ZIL-ek berriz erosi zuen eta bigarren mailan finkatu da Torpedo. Zortzi urteren ondoren 2014an lehen mailara igotzea lortu zuen baina hurrengo urtean 15. egin eta jeitsi egin da.
PalmaresaAldatu
Sobietar Batasuneko txapelketak: 9Aldatu
- Sobietar Batasuneko Liga (3):
- 1960, 1965, 1976
- Sobietar Batasuneko Kopa (6):
- 1949, 1952, 1960, 1968, 1972, 1986
Errusiako txapelketak: 1Aldatu
- Errusiako Liga (0):
- hirugarrena 2000 urtean.
- Errusiako Kopa (1):
- 1993
Euskal taldeen aurkako partidakAldatu
Torpedok kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1973-74 | Europako Errekopa | Final hamaseirenak | Torpedo Athletic |
0-0 2-0 |
Athletic Torpedo |
Kanpo estekakAldatu
- (Errusieraz) Webgune ofiziala