Agustín Creevy

argentinar hamabosteko errugbilaria

Agustin Creevy (La Plata, 1985eko martxoaren 15a) argentinar errugbilaria da, gehienean orpokatzaile postuan aritzen dena. Sorterriko San Luis Rugby Cluben hasi zen errugbian. 2007-2010 bitartean, Biarritz Olympiquen jokatu zuen. Ondoren, English Premiershipeko eta Top 14ko maila handiko zenbait taldetan ibili zen. 2023-2024 denboraldian Sale Sharkseko jokalaria izanen da.[1]

Agustín Creevy

(2012)
Bizitza
JaiotzaLa Plata1985eko martxoaren 15a (39 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaLa Salle College (Buenos Aires) (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
ASM Clermont Auvergne2010-2010
Montpellier Hérault Rugby2011-2013
Biarritz Olympique2007-2009
Worcester Warriors2013-
Pampas XV (en) Itzuli2010-2010
Pampas XV (en) Itzuli2011-2011
Argentinako errugbi selekzioa2005-
Jaguares2016-
Argentina XV (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateaorpokatzailea
Pisua110 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Instagram: agustincreevy Edit the value on Wikidata

2005eko apirilaren 23an egin zuen debuta Argentinako errugbi selekzioarekin, Buenos Airesen, Japoniaren kontra, eta 2011ko, 2015eko nola 2019ko Munduko kopetan parte hartu zuen.[2] 2023ko abuztuaren 5ean, 100. test partida jokatu zuen Pumekin; zenbaki horretara iritsi den lehenbizikoa da.[3]

Palmaresa

aldatu

Pampas XV

aldatu
  • Vodacom Cup
    • irabazlea: 2011

Worcester Warriors

aldatu
  • RFU championship (Ingalaterrako bigarren maila)
    • irabazlea: 2015

Erreferentziak

aldatu
  1. Agustín Creevy signs for Sale Sharks. Americas Rugby News, 2023ko ekainak 30, americasrugbynews.com (Noiz kontsultatua: 2023-8-26).
  2. Agustín Creevy. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-8-26).
  3. Stuart, Sergio. Creevy, único jugador de Los Pumas que llegó a 100 partidos. ole.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-8-26).

Kanpo estekak

aldatu