Agramondarren zubia, Bidaxunen (Nafarroa Beherea) dagoen XVII-XVIII. mendeetako zubia da, Lihuri ibaiaren gainean. Ziurrenik Erdi Aroko beste zubi baten ordez eraiki zen, hiru zubibegirekin. Bere gainetik Agramondarren errotaren bidea darama. 2003ko abuztuaren 21etik monumentu historiko izendapena du, ondoan dagoen errotarekin batera, Pont ancien et Moulin de Heugas situés sur le Lihoury à Bidache izenarekin.[1]

Agramondarren zubia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
UdalerriaBidaxune
Koordenatuak43°28′16″N 1°08′09″W / 43.471123°N 1.135836°W / 43.471123; -1.135836
Map
Gurutzatzen duLihuri
Zubibegiak3
Ondarea
Mérimée IDPA64000047

Gaur egun oinezkoentzat egindako zubi bat da, baina 1945ra arte gurdiz igarotzea baimenduta zegoen[2]. Bidaxunetik 1,5 kilometroko distantziara, oinezko bidea dago bertara iristeko edo, bestela D11 errepidea erabili daiteke Donapaleura gerturatzeko.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu