Adarbakarra (edo adarbakoitza) mitologiako izakia da. Oro har zaldi zuri bat bezala agertzen da, lehoiaren tamaina, antilope hankekin, aker bizarra eta kopetan adar luzea. Adarra da, hain zuzen ere, adarbakararren ezaugarririk berezkoena. Luzea, itzulinguru itxuran eta zorrotza.

Anderea eta adarbakarra
Adarbakar baten mosaikoa (1213) eliza zoruan (Ravenna)

Marrazki eta irudi modernoagoetan berriz, zaldi arruntaren itxura dauka, baina beti aipatutako adarra kopetan. Adar bakarren agerpena munduko mitologietan oso hedatuta dago. Marianna Mayer ikerlariaren arabera "Adarbakarra eta lakua" aztertzen zera dio; "antza denez, adarbakarra gizakia beldurtzen ez duten mitologiako abere gutxienetarikoa da." Adarbakarra Antzinako Grezian agertza da jada "monocéros" izenarekin. Ertaroko bertsioetan berriz adarbakarra pizti gisa agertzen da, erasokorra, bakarzalea eta hori bai, beti edertasun misteriotsuaren jabe. Ertaroko eta Errenazimenduko elezaharren arabera abere bikaina zen, elefante bat garaitzeko gai. Bere adarrak ezaugarri magikoak zituen. Urak arazteko eta pozoia neutralizatzeko. Haren ondorioz, adarbakarraren ustezko adarrak oso gauza preziatsua izan ziren ertaroan zein Errenazimentuan.

JatorriaAldatu

Aintzinako Grezian adarbakarra ez da mitologia kontakizunetan ageri, baizik eta natur-zientzia liburuetan, adarbakarra India hurruneko benetako animalia zela uste baitzuten. Indo haranean aintzinean erabilitako zigiluetan adarkarrak margotu zituzten (perfilez ikusten diren zezenak ere izan litezke). Biblian aipatzen den reem animalia adarbakarra izan liteke. Mesopotamian auroch animalia perfilez irudikatu dutenean ere itxura hori zuen eta indarra edo boterea adierazten zuen. Ertaroan adarbakarrak protagonista zituzten kondaira asko zabaldu ziren, iturria bibliako aipamenak zituztelarik.

Adarbakarra ErtaroanAldatu

Ertaroko bestiarioan azaldu zen, bertan amabirjinak unikornioa harrapatzen zuelarik. Kondairetan emakume birjin baten aurrean animalia basatia otzan bilakatzen zen. Unikornia harrapatzeko modu bakarra bijina bat eramatea zen, animalia beregana otzan hurbilduko baitzen. Artelan erlijiosoetan askotan agertzen zen. Jesukristok amabirjinarekin zuen harremana adarbakarraren eta emakume birjinen harremanarekin parekatu da.

Adarbakarra Euskal HerrianAldatu

Adarbakarra ez da maiz agertzen Euskal Herriko mitologian, baina ertaroko zenbait elezaharren protagonista da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu