Adania Shibli
Adania Shibli (arabieraz: عدنية شبلي) (Galilea, Palestina, 1974) emakumezko idazle palestinar bat da. Narrazio, antzerki, poesia eta saiakera egilea da.
Adania Shibli | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Shibli-Umm al-Ghanam (en) , 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Palestina |
Bizilekua | Jerusalem Berlin |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra 2001) Arte-masterra : komunikazio, kazetaritza Ekialdeko Londresko Unibertsitatea 2009) Doktoretza : cultural studies (en) |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa alemana hebreera frantsesa koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, dozentea, visiting docent (en) , dozentea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | social novel (en) narrazioa saiakera antzezlana |
Biografia
aldatuLondres ekialdeko unibertsitateko hedabideen eta kultur ikasketen lizentziatua da eta doktore tesia egin zuen bertan hedabideek "terrorismoaren kontrako gerra" deitutakoan izan zuten paperari buruz. Berlinen ere ikasi zuen. Nottingham-eko unibertsitatean aritu da irakasle, baita Parisen ere, eta 2013az geroztik irakasle laguntzaile da Birzeiteko unibertsitatean (Ramallah, Palestina). Sei hizkuntza dakizki (arabiera, frantsesa, ingelesa, hebreera, koreera eta alemana) baina arabieraz baizik ez du idazten[1] eta bere idatzi gehienetan gai nagusia bere jaioterria da. Jerusalem eta Berlin artean bizi da. Beirut39 idazle taldearen kidea izan da.[2]
2016an bere hirugarren nobela argitaratu zuen, Tafsil Thanawi izenekoa, 1949an, Nakbaren garaian, soldadu israeldarrek neskato bat bahitu, bortxatu, erail eta are-pean sartu zutenekoaren benetako istorioan oinarrituta.[3][4][5] Ingelesezko itzulpenak (Minor Details) Nazioarteko Booker sarirako izendapena[6] jaso zuen 2021ean, eta 2023ko LiBeraturpreis saria irabazi zuen, Alemaniako Litprom izeneko elkarte pribatu batek hegoaldeko emakume idazleei zuzenduta ematen duen saria[7] Frankfurteko Azokaren karietara. Liburua euskaraz argitaratu da, Detaile xume bat izenburuarekin, 2024 urtean Igela argitaletxearen eskutik, Aitor Blanco Leozek itzulita.[8][9]
Aurrenengo atalak hizkuntza militarra du, izenik gabeko militarrak kontatua, distantzia mantenduz, dena kontrolpean. Elipsia maisuki erabiltzen du atal horretan. Logika militarraren ikuspegitik deskribatzen da beduinoen basamortua 1949. urteko hiru egunetan. Ez dago ezer basamortuan, eta bertakoek ez daukate ezer galtzeko. Egitasmo kolonialak beti azpimarratzen ditu bertakoen gabeziak, zeinak kolonizatzaileek beteko dituzten. Hala ere, lehen atalean hizkera militarraren zirrikitutik hotsak eta usainak, naturaren logikak iraultzen dute ordena koloniala.
...
Traumaren galerak hizkuntzaren galera ere badakar. Horregatik, bigarren atala izenik ez duen emakumezko palestinar batek kontatzen du. 1949an bortxatu eta hil zuten neskatoaren istorioa ikertu nahi du, detaile xume bategatik, bere urtebetetzea baino 25 urte lehenago gertatu zelako. Narratzaileak arazoak ditu gauzen mugak ikusten, eta badaki mugen artekoari arreta ez jartzeak arriskua dakarrela. Bi emakumezkoen arteko hari historikoek figura moduko bat osatzen dute
LiBeraturpreis 2023
aldatuLiBeraturpreis saria Afrika, Asia, Latinoamerika edota mundu arabiarreko emakume idazleei eskainitako saria da, urtero banatzen dena. 2023ko sariaren kasuan, urriaren 20an eman behar zioten Adania Shibli idazle palestinarrari, baina LitProm izeneko elkarteak gerra dela-eta autorearekin batera sariketa atzeratzea adostu zuela adierazi zuen.[9] The Guardianek jakin zuenez atzerapen hori ez zen adostua izan eta 350 idazlek kexu idatzi zuten Frankfurteko Azokara.[4] Besteak beste, Colm Tóibín, Hisham Matar, Kamila Shamsie William Dalrymple idazleek idatzitako gutunean azokari adierazten diote:
“idazle palestinarrak, egungo egoera krudel eta beldurgarrian, literaturari buruzko pentsamendu, sentimendu eta hausnarketak elkarbanatu ditzaten azokak espazioak irekitzeko erantzukizuna hartu behar duela, ez ordea espazioak ixtekoa".[4]
« | Kolonizazioak esango nuke ez duela ezer barkatzen: ez hizkuntza, ez literatura. Garrantzitsua zera da: gogoan izatea literatura indar eraldatzaile bat izan daitekeela, kolonizazioak errealitatean ezartzen dituen mugen baldintzak aukera bihurtu baititzake, irudikatu behar ditugun aukerak, literaturan behintzat. | » |
—Adania Xibli, Berrian, 2024-11-23[10] |
Argitalpenak
aldatu- 2002 - Masaas (مساس)
- 2004 - Kulluna Ba'eed Bethat al Miqdar ‘an al Hub (كلنا بعيد بذات المقدار عن الحب)
- 2013 - Keep your eye on the wall: Palestinian landscapes
- 2016 - Tafsil Thanawi (تفصيل ثانوي). Detaile xume bat (Aitor Blancok itzulia)[11]
Sariak eta aitortzak
aldatu- 2002an, Abdul Mohsen Al-Qattan Fundazioaren idazle gazteen saria, Massas eleberriagatik.
- 2004an, Abdul Mohsen Al-Qattan Fundazioaren idazle gazteen saria, Kulluna ba´id bi-dhat al-miqdar `an al-hubb eleberriagatik[12].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Adanía Shibli: “Entre Israel y Palestina no hay un conflicto, hay colonización y ocupación”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Árabes, Noticias e Informaciones de Dubai, Abu Dhabi y Emiratos. (2023-10-16). «Sharjah se retira de la Feria del Libro de Frankfurt» Noticias e Informaciones de Dubai, Abu Dhabi y Emiratos Árabes (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Feria de Frankfurt suspende premiación a una escritora palestina en “solidaridad” con Israel» infobae 2023-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ a b c (Ingelesez) Oltermann, Philip; editor, Philip Oltermann European culture. (2023-10-15). «Palestinian voices ‘shut down’ at Frankfurt Book Fair, say authors» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) Kavi, Aishvarya. (2023-10-13). «Award Ceremony for Palestinian Author at Frankfurt Book Is Canceled» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Ingelesez) «Adania Shibli | The Booker Prizes» thebookerprizes.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
- ↑ https://www.litprom.de/beste-buecher/liberaturpreis/preistraegerin-2020/,+https://www.litprom.de/beste-buecher/liberaturpreis/preistraegerin-2020/..
- ↑ «Adania Xibliren 'Detaile xume bat' nobela euskarara ekarri du Aitor Blancok» Berria 2024-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
- ↑ a b «Adab» Berria 2024-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ ««Kolonizazioak ez du ezer barkatzen: ez hizkuntza, ez literatura»» Berria 2024-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ «Adania Xibli «Kolonizazioak ez du ezer barkatzen: ez hizkuntza, ez literatura»» Berria 2024-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Gillett, Katy. (2021-03-30). «Who is Adania Shibli? Award-winning author of 'Minor Detail' longlisted for the International Booker Prize» The National (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).