Beverly Hills, 90210
Beverly Hills, 90210 AEBtako nerabeentzako telesail ospetsu bat izan zen.
Telesailak mundu mailan izugarrizko arrakasta izan zuen, eta nahi eta auzo aberats bateko nerabeen istorioa izan, berehala herrialde askotako nerabe belaunaldi ugariren erreferente ere bilakatu, bai eta 1990eko hamarkadako ikur ere. Gainera, protagonistak oso ospetsu bilakatu ziren: Jason Priestley, Shannen Doherty, Jennie Garth, Ian Ziering, Gabrielle Carteris, Luke Perry, Brian Austin Green eta Tori Spelling. 90210 zenbakiak auzo honetako posta barruti kodea adierazten du.
Melrose Place (1992-1999) izeneko jarraipen telesail bat ere izan zuen.
Argumentua
aldatuKaliforniako Los Angeles hiriko Beverly Hills auzo aberatsean girotua zegoen, bertako institutu pribatu batetako nerabe talde baten nondik-norakoak azaltzen zituelarik. Haien dirua eta bizimodu lasaia kenduta, nerabe arruntek dituzten beste hainbat kezka, arazo eta zio agertu ohi zirelarik...
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia | Denboraldiak |
---|---|---|
Jason Priestley | Brandon Walsh | 1990-1998 |
Shannen Doherty | Brenda Walsh | 1990-1994 |
Jennie Garth | Kelly Taylor | 1990-2000 |
Ian Ziering | Steve Sanders | 1990-2000 |
Gabrielle Carteris | Andrea Zuckerman | 1990-1995 |
Luke Perry | Dylan McKay | 1990-1995 eta 1998-2000 |
Brian Austin Green | David Silver | 1990-2000 |
Tori Spelling | Donna Martin | 1990-2000 |
Tiffani Thiessen | Valerie Malone | 1994-1998 |
Kathleen Robertson | Clare Arnold | 1994-1997 |
Douglas Emerson | Scott Scanlon | 1990-1991 |
Carol Potter | Cindy Walsh | 1990-1995 |
James Eckhouse | Jim Walsh | 1990-1995 |
Joe E. Tata | Nat Bussichio | 1990-2000 |
Mark Damon Espinoza | Jesse Vasquez | 1994-1995 |
Jamie Walters | Ray Pruit | 1994-1995 |
Hilary Swank | Carly Reynolds | 1997-1998 |
Vincent Young | Noah Hunter | 1997-2000 |
Vanessa Marcil | Gina Kincaid | 1998-2000 |
Lindsay Price | Janet Sosna | 1998-2000 |
Daniel Cosgrove | Matt Durning | 1998-2000 |