The Love Boat
The Love Boat (euskaraz: «Maitasunaren Ontzia») estatubatuar telesail antologikoa da, Jeraldine Saunders idazlearen Love Boats eleberrian oinarritua, Aaron Spellingek ekoiztu zuena. 1977ko maiatzaren 5aren eta 1986ko maiatzaren 24aren artean aireratu zen ABC katean.
The Love Boat | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Aaron Spelling |
Izenburua | The Love Boat |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 10 |
Atalak | 249 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telesail antologikoa eta American television sitcom (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Love Boat (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Aaron Spelling Douglas S. Cramer (en) |
Garatzailea | Wilford Lloyd Baumes (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ben Lanzarone (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1977ko maiatzaren 5a |
Amaiera-data | 1986ko maiatzaren 24a |
Jack Jonesek abestutako izenburu berdineko abestia, telesailaren doinu nagusia izateaz gain, ikur ezaguna ere bilakatu zen.
Argumentua
aldatuMundu guztiko itsasoetan barna bidaiatzen duen luxuzko ontzi batean girotua dago. Bertan eskifaiaren (bai bidaiariak nahiz ontziko kideak) bizipen, amodio eta gertakariak modu atsegin eta maiz erromantikoan agertzen dira.
Aktoreak
aldatu- Gavin MacLeod: Merrill Stubing kapitaina
- Bernie Kopell: Adam "Doc" Bricker doktorea, ontziko medikua
- Fred Grandy: Burl "Gopher" Smith, ontziko segurtasun zaindari burua
- Ted Lange: Isaac Washington, ontziko tabernaria
- Lauren Tewes: Julie McCoy, itsas bidaien zuzendaria
- Jill Whelan: Vicki Stubing, kapitainaren alaba
- Ted McGinley: Ashley "Ace" Covington Evans, ontziko argazkilaria