A linea (Rennesko metroa)

Rennesko metroaren linea

Rennesko metroaren A linea ( estilitzatua) sareko bi metro lineetako bat da. Lineak 15 geltoki eta 9 kilometro ditu guztira eta J.F. Kennedyko geltokia, Rennes udalerrian dagoena, la Poterieko geltokiarekin lotzen ditu, Rennes udalerrian.

J.F. Kennedy ↔ la Poterie
Rennesko metroaren parte da

 lineko ibilgailu bat la Poterie eta le Blosne geltokien artean
Datu orokorrak
Garraio motaBurdinbide metropolitarra
EskualdeakRennes, Bro-Roazhon,
 Bretainia
Geltokiak15
Bidaiariak36 000 000 (2019)
JabeaRennes Metropola
Ustiapena
Hasiera2002ko martxoaren 15a
EragileaKeolis
Ibilgailuak30
Ibilgailuen luzera26 m
Datu teknikoak
Luzera8,6 km
Abiadura maximoa80 km/h
 Mapa
Map

2002ko martxoaren 15an inauguratu zen, J.F. Kennedy eta la Poterie geltokien artean.

2019. urtean, 36 600 000 bidaiari eraman zituen, sareko 2tik 1.

Historia aldatu

Lanak 1997ko urtarrilaren 8an hasi ziren, bi urteko atzerapenarekin, eta guztira bost urte iraun zuten. Linearen tunela 573 tonako tunelagailu batekin egin zen, bere ebaketa diskoa Saint-Nazairen egin eta lau konboi berezitan garraiatua izan zelarik 1997ko udazkenean. Lilleko metroaren zati bat zulatu zuen tunelatzaile bera izan zen.[1]

7,73 metroko diametroa zuen, eguneko 500 metro kubiko lur industen zituen, 17 pertsonaren arreta behar zuelarik. 1997ko abenduaren 19an "Pertzeval" izendatu zuten. 1998ko urtarrilaren 12an, Clemenceauko geltokiaren inguruan indusketak egiten hasi zen, 1998ko apirilaren 20an Jacques Cartierreko geltokira iritsiz, tunelaren 3,765 kilometroren ondoren.[2][3]

Igarotzean, 9 erorketa izan ziren, batez ere galtzadan, eta batzuek kalteak eragin zituzten inguruko eraikinetan. Honen arrazoia Rennesko lurra nahiko ahula dela da, lur azpiko barrunbe asko daudelako, Bigarren Mundu Gerran bonbek eragindako kalteen ondorioz handituak.[4]

Hauen ondoren beste istilu batzuk gertatu ziren. 1998ko uztailaren 24an eragin handia izan zuen Rennesko geltokiko 5. bideak, Garesko geltokia industu eta hamaika egunera. 1998ko irailaren 18an, indusketa hilabete batez gelditu zen hondoratze baten ondorioz, eta, ondoren, beste bat agertu zen. Horrela, tunelagailua 1999ko uztailaren 26an iritsi zen Républiqueko geltokira, urtarrilean iritsi beharrean.[5]

Rennesko erdigune historikoa zeharkatuz, Pont-aux-Foulons kaleko biztanleak eta merkatariak bi alditan eta denbora luzez ebakuatu zituzten, milaka urteko etxeak eraitsi ahal izateko lurzoruaren iraunkortasuna ahalik eta hobekien bermatzeko. Gainerakoan, Pertzeval azaroaren 12an iritsi zen Sainte-Annera eta Anatole Francera 2000ko otsailaren 10ean.[6][7]

Pertzevalekin egindako indusketa, 2000ko martxoaren 15ean amaitu zen. Horren ondoren, geltokiak egokitzeko eta eraikitzeko, bideak jartzeko, elektrifikatzeko eta abarrerako lanak egin ziren, eta 2000ko eta 2001eko uztailean entregatu ziren ibilgailuak.[8]

2001eko ekainaren 1ean sarea elektrifikatu zen eta hilabete bereko 13an ibilgailu batek metroaren ibilbide osoa egin zuen lehen aldiz. 2001eko urriaren 20an lehen proba oso automatizatua egin zen eta 2001eko abenduaren 1ean sareko proba orokorra hasi zen.[9]

Rennesko metro sarearen lehen linea 2002ko martxoaren 15ean inauguratu zen,[10] doako sarbidea 2002ko martxoaren 18ra arte izan zelarik, non merkataritza ustiapena ofizialki hasi zen. Inauguratu zenean, eta 2100 00 biztanlerekin, Rennes munduko hiririk txikiena bihurtu zen metro batez hornitzen.[11]

Proiektuaren kostu orokorra 2 942 milioi liberakoa izan zen 1995ean, hau da, 449 milioi euro inguru. Proiektua Frantziar Estatuak diruz lagundu zuen 390 milioi liberatan eta Europako Inbertsio Bankuak 1 400 milioi liberako mailegua eman zion.[12]

Metroak erdigunea autobus linea askotatik askatzea ahalbidetu zuen, hiriko arteria nagusiak asko asetzen zituztenak. Horrela, autobus sarea berregituratu egin zen.[13]

Ibilbidea aldatu

Geltokiak aldatu

          Geltokia Koordenatuak Udalerria Konexioak  
        J.F. Kennedy 48°7′17″N 1°42′41″W Rennes   
        Villejean–Université 48°7′17″N 1°42′14″W Rennes   
        Pontchaillou 48°7′18″N 1°41′36″W Rennes
        Anatole France 48°7′5″N 1°41′15″W Rennes   Rennes–Pontchaillou geltokia 
        Sainte-Anne 48°6′52″N 1°40′49″W Rennes       
        République 48°6′35″N 1°40′45″W Rennes
        Charles de Gaulle 48°6′20″N 1°40′37″W Rennes
        Gares 48°6′14″N 1°40′20″W Rennes       
  Rennesko geltokia 
        Jacques Cartier 48°5′52″N 1°40′32″W Rennes
        Clemenceau 48°5′37″N 1°40′28″W Rennes
        Henri Fréville 48°5′16″N 1°40′29″W Rennes   
        Italie 48°5′12″N 1°40′4″W Rennes
        Triangle 48°5′11″N 1°39′38″W Rennes   
        le Blosne 48°5′16″N 1°39′15″W Rennes
        la Poterie 48°5′15″N 1°38′40″W Rennes   

Disuasio-aparkalekuak aldatu

Lineak 4 disuasio-aparkaleku ofizial ditu guztira, seinaleztatuta eta araututa.[14]

Aparkalekua Hornitutako geltokia Konexioak Inaugurazioa Tokiak Modalitatea
Henri Fréville Henri Fréville    2002 409 doan, ibilbidea ordaintzen da
J.F. Kennedy J.F. Kennedy    2002 400 doan, ibilbidea ordaintzen da
la Poterie la Poterie    2002 405 doan, ibilbidea ordaintzen da
Villejean Villejean–Université    2002 392 doan, ibilbidea ordaintzen da

Ustiapena aldatu

Gaur egun, Keolis enpresak ustiatzen du linea.[15]

Flota aldatu

Linean 30 ibilgailuk egiten dute lan guztira.[16][17]

Eraikitzailea Eredua Zenbakia Urtea Luzera (m) Garaiera (m) Edukiera Ateak
Siemens VAL 208 16 2002 26,000 3,270 156 6
Siemens VAL 208 NG 7 2006 26,000 3,270 156 6
Siemens VAL 208 NG2 5 2012 26,000 3,270 170 6

Tarifak aldatu

Rennesko metroaren tarifikazioa hiriko autobusen berdina da, eta garraio-titulu berberekin dago eskuragarri.[18]

Ustekabeko txartelak Aldi baterako abonamenduak
Txartela Deskripzioa Prezioa Abonamendua Deskripzioa Prezioa
1 voyage Joango bidai bakarra 1,50 € 0-4 ans 0-4 urtekoak doan sartzen dira sarean doan
10 voyages 10 joango bidai bakarrak 14,50 € 5-11 ans 5-11 urtekoak doan sartzen dira sarean doan
Formule 10 10 joango bidai bakarretako txartela 13,50 € 1 mois Txartel mugagabea hilabetez 22,30 €
Formule 30 30 joango bidai bakarretako txartela 37,50 € 12 mois Txartel mugagabea urtebetez 200 €
Formule 50 50 joango bidai bakarretako txartela 60,00 € PASS Journée 1 Egun bateko txartel mugagabea 4,20 €
Formule 80 80 joango bidai bakarretako txartela 90,00 € PASS Journée 3 3 eguneko txartel mugagabea 11,70 €
Groupe 18 urtetik beherako taldeak eta laguntzaileak 7,20 € PASS Journée 7 7 eguneko txartel mugagabea 18,35 €
Euskarria Txartelak kargatzeko euskarri fisikoa 0,10 € PASS Pluriel Txartel mugagabea (2-5 pertsona) 5,00 €

Bidaiariak aldatu

Urtea 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Bidaiariak 20 21 22,5 24 27 28 30,1 26 27 27,8 28,6 29 32,82 33,3 34,3 34 35,22 36

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Allain, Pierre-Henri. «Rennes, metro bat behar dut» Libération (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  2. (Frantsesez) Allain, Pierre-Henri. «Argi berdea Val metrorako Rennesen» Libération (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  3. (Frantsesez) Allain, Pierre-Henri. «Rennesk 2000 urtean izango du bere metroa» Libération (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  4. «Rennesko metroaren lantegi handia» web.archive.org 2003-03-19 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  5. «Tunegailauren saga» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  6. (Frantsesez) Rennes: metroaren tunegailua etorkizunean zerbitzuan. 1997-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  7. (Frantsesez) Rennes: metroak aseguruak jokatu behar ditu. 1999-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  8. (Frantsesez) Rennes: dendariek metroa erasotzen dute. 1999-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  9. «Rennesko metroaren lantegi handia» web.archive.org 2003-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  10. (Frantsesez) Lehen eguna Rennesko metroari. 2002-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  11. (Frantsesez) «Renneseko metroa. Erdi Aroa metroaren azpian» Bretagne Bretons 2016-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  12. «Ouest-France - Le Val» web.archive.org 2003-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  13. (Frantsesez) Metroaren etorrerak hiru auzo dinamizatzen ditu. 2001-07-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  14. STAR sareko aparlaleku disuasiorioak
  15. Rennes, Keolisek Izar Sarea mantendu du 2024ra arte Ouest-France
  16. (Frantsesez) «Rennes metroaren trafiko-ahalmena handitzen ari da» Les Echos 2006-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  17. (Frantsesez) «Rennesko metroa: CityValgo lehen arrauna iritsi zen» France 3 Bretagne (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  18. (Frantsesez) «Garraio-tituluak eta Tarifak» STAR sarea (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu