2017an Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta) Euskal Ligara igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Arrasateko Futbol Taldeak bat egin zuten proiektuarekin. Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko neskak batzen ditu proiektu berriak[1].
2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere mailari uko egitea erabaki du[2] eta Gipuzkoako erregionalera itzuli zen. 2019an Aloña Mendi talde oñatiarra batu zen proiektura.
2020an berriz igo zen Euskal Ligara. Hurrengo denboraldian aurreneko partidua jokatzeari uko egin zion COVID-19 pandemia egoeran segurtasun nahikorik ez zegoela iritzita. Zigortua izan zen orduan eta Federazioak ligan jarraitzeko debekua ezartzeaz gain mailaz jeitsiarazi zuen taldea, eta hurrengo denboraldian berriz igotzea ere debekatu zien[3]. Ordutik Gipuzkoako erregionalean dabil.
2023an Arrasatek proiektua uztea erabaki zuen eta 2023-24 denboraldirako bere talde propioa ateratzea. Leintz Arizmendi taldeak Arizmendi, Aretxabaleta eta Aloña Mendirekin jarraituko du aurrera[4].
Urtea |
Maila |
Postua
|
2012-13 |
Euskal Liga |
12.a (jeitsi)
|
2013-14 |
Gipuzkoako Erregionala |
2.a
|
2014-15 |
Gipuzkoako Erregionala |
2.a
|
2015-16 |
Gipuzkoako Erregionala |
2.a
|
2016-17 |
Gipuzkoako Erregionala |
1.a (igo)
|
2017-18 |
Euskal Liga |
10.a
|
2018-19 |
Gipuzkoako Erregionala |
4.a
|
2019-20 |
Gipuzkoako Erregionala |
1.a (igo)
|
2020-21 |
Euskal Liga |
kanporatua
|
2021-22 |
Gipuzkoako Erregionala |
5.a
|
2022-23 |
Gipuzkoako Erregionala |
7.a
|
Debagoiena Bailara
|
2023-24 |
Gipuzkoako Erregionala |
15.a (jaitsi)
|
2024-25 |
Gipuzkoako Gorengoen maila |
|