1998ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

1998ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 16.Edizioa izan zen. Urriaren 16tik abenduaren 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, Enparan dorretxean ere ekintza batzuk egin ziren.

1998ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
1998ko liburuxka osoa. Egin klik irakurtzeko.
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte1998ko urriaren 16a - 1998ko abenduaren 21a
1997
1999
KokalekuAzpeitia

Edizio honetan Ander Arzeluz eta Antonio M. Labaien omendu zituzten Enparan Dorretxean, berauei buruzko liburuxkak argitaratuz. Omenaldi ekitaldi honetan, bakoitzaren lan bana antzeztu zuten Antxieta Antzerki Taldeko kideek eta E.A.T.A.E koek. Gainera, irrati lehiaketa antolatu zen topaketen baitan eta omendutako bi egile hauei buruzkoa izan zen eta Herri Irratian izan zen guztia entzungai.

1998ko Ikusleen saria, talde profesionalari, Porpol Taldeak jaso zuen, eta talde amateurrari Lakrikun Antzerki Taldeak. Euskal Antzerki Bultzatzaile Saria Imanol Eliasek jaso zuen .Kartelaren egilea Mikel Arraunz izan zen, lehiaketa bidez.

1998ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela

Irrati lehiaketan Azpeitiko Ikasberri Ikastolak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Leitzako Amazaball Ikastetxeak bigarrena. Bigarren ziklokoa, aldiz, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolak irabazi zuen eta Azkoitiko Xabier de Munibe Ikastolak bigarrena.

Antzezlanak aldatu

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
“Itziar” Euskal kamara opera Sarobe Enrique Santiago Isabel Alvarez, Fernando Idiakez, Josu Lopez Soraluze, Iñigo Laboreria, Pedro Arnaez, Abesbatza Musika: Juan Jose Mena, Jose Ocon
Sagu kumeak Hika Agurtzane Intxaurraga Agurtzane Intxaurraga Belen Cruz, Agurtzane Intxaurraga, Mikel Laskurain Musika: Joxan Goikoetxea
Kartoi biraka Markeliñe Jon Kepa Zumalde, Ana Meabe, Paco Trujillo
Haurra xutik Chimeres Jean-Marie Broucaret Olatz Beobide, Txomin Heguy Musika: Pascal Gaigne
Desperrados Ados Josu Antonio Vitoria, Garbiñe Losada Zuzendaria: Garbiñe Losada

Zuzendari laguntzailea: Berta Oses

Nagore Aranburu, Ana Elordi, Koldo Losada, Ana Pimenta, Anatz Zuazua Euskarazko bertsioa: Leire Egurrola, Begoña Losada
Klownferentzia Oihulari Klown Virginia Imaz Virginia Imaz Axen Escalada, Pedro Arnaez Enparan Dorretxean
Xolak badu lehoien berri Porpol Zuzendaria: Carmen Ruiz Corral

Zuzendari laguntzailea: Beatriz Mtz. De Antoñana

Itziar Urretabizkaia, Eneko Amezketa, Luis Alberto Baztan Euskarazko itzulpena: Julia Marin

Musika: Francisco Ibañez.


Ikusleen saria talde profesionalari.

Apanize Koldo Ameztoy Edi Naudo Koldo Ameztoy Enparan Dorretxean

Musika: Pascal Gaigne

Dakota Tanttaka eta 3XTR3S Jordi Galceran Zuzendaria: Josep Maria Maestres

Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide

Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Aizpea Goenaga, Jose Ramon Soroiz Itzulpena: Ritxi Lizartza, Aizpea Goenaga
Ama pasota Goizeko Izarra Dario Fo Arantza Ugarte Itziar Egurbide
Urkiola Ereintza Imanol Elias Sabin Irastorza, Oneka Oliveri, Denis Itxaso, Jaione Pikabea, Imanol Eskudero, Agurne Etxebeste, Olatz Teiletxea, Dabid Gomara, Arantza Perez, Jesus Izagirre, Eñaut Mitxelena, Iñaki Tolaretxipi
Dizdira, beti, ez da urre Goizeko Izarra Arantza Ugarte Josu Andonegi, Izaskun Beristain, Mila Mendizabal, Justo Urkiri, Izaskun Ituarte, Eusebio Azkue, Jone Gonzalvos, Itziar Egurbide, Andoni Gonzalvos, Arantza Ugarte, Joakin Larrañaga
Ez dira berdinak, antzekoak baizik Lakrikun Antzerki Taldea Alaitz Olaizola Idoia Uranga Eszenografia: Andres Maiz

Argien muntaia: Edi Naudo

Ikusleen saria talde amateurrari.

Eskola antzerkiak aldatu

Antzezlana Ikastetxe edo Taldea
Maritxu nora zoaz? San Fidel Ikastola (Gernika)
Abesbatza
Urdaileko zirrara barregarria Karmelo Etxegarai Ikastola (Azpeitia)
Korbata saltzailea Eguskitza Meabe Herri Ikastetxea (Lemoa)
Tangala danba
Altxorraren bila
Arteko Gure Ama Arteko Gure Ama Herri Ikastetxea (Artzeniaga)
Aladino
Markes baten alaba Goizeko Izarra Ikastola (Mutriku)
Bizi ñadi Anttoni! Anoetako Herri Ikastola

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu