1989ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1989ko irailaren 3a |
Amaiera | 1989ko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Pedro |
Txapeldunordea | San Juan |
← 1988
|
1990 →
|
1989ko Kontxako Bandera (Banderaren 94. ekitaldia, garai hartan 87. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, San Pedrok bere 12. Kontxako Bandera eskuratu zuen, 1935eko aurreko garaipenetik 54 urtera.
Kontakizuna
aldatuSan Pedro eta San Juanen arteko lehia izan zen, baina sanpedrotarrek jardunaldi biak eta sailkapen estropada bera ere irabazi zituen. Hirugarrena Ur-Kirolak donostiarra izan zen, oso atzeratuta hala ere, minutu bat eta hogei segundora.
Lehenengo egunean Santurtzi deskalifikatu zuten epaileek Zierbenari traba egiteagatik, laugarren denborarik onena egindakoa zen arren. Bigarren igandean beraz zazpi traineru baino ez ziren aritu lanean.
Donostiarren ordezkaria Donostiako Arraun Batzordea izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Arraun Lagunak, Ur-Kirolak eta Fortuna gainditzeagatik. Sailkapen estropadan Ur-Kirolakek bigarren egin zuen San Pedroren atzetik eta honek ere Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 16 traineru aritu ziren lanean, bederatzi gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta asturiar bakarra.
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donostia A.B. Orio San Juan San Pedro Santoña Santurtzi Ur-Kirolak Zierbena |
Lugañene/LuisCarril Balea Erreka Libia Virgen del Puerto Sotera Koruko Ama Zierbena |
Klaudio Etxeberria "Gorria" Andoni Elizalde Juan Mari Lujanbio Juan Carlos Fontan Fernando Palacios Fernando Larrauri Oskar Rodriguez Agustín Vitoria |
Emaitzak
aldatuBehin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Pedro | 20:04:46 | 19:50:58 | 39:55:04 | |
2 | San Juan | 20:06:74 | 20:00:03 | 40:06:77 | + 0:11:73 |
3 | Ur-Kirolak | 20:46:36 | 20:29:54 | 41:15:90 | + 1:20:86 |
4 | Donostia | 21:02:49 | 20:55:04 | 41:57:53 | + 2:02:49 |
5 | Zierbena | 20:59:96 | 21:01:65 | 42:01:61 | + 2:06:57 |
6 | Orio | 21:17:63 | 20:44:37 | 42:02:00 | + 2:06:96 |
7 | Santoña | 21:34:80 | 20:58:15 | 42:32:95 | + 2:37:91 |
desk. | Santurtzi | (20:55:60) |
Tripulazio irabazlea
aldatu- Sanpedrotarra Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Julian Osa
- Patroia: Juan Carlos Fontan
- Arraunlariak: Mikel Etxeberria, Oskar Muñoz, Josean Jauregi, Juanan Borda, Xabier Etxeberria, Xabier Jauregi, Eulogio Genoba, Jon Sisniaga, Josu Gabantxo, Jesus Ferreiro, Patxi Gobantes, Benito Elizalde, Joseba Higos.
Sailkapen estropada
aldatuPostua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | San Pedro | 22:13,37 |
2 | Ur Kirolak | 23:01,37 |
3 | Zierbena | 23:02,65 |
4 | San Juan | 23:11,80 |
5 | Orio | 23:15,82 |
6 | Santoña | 23:30,74 |
7 | Santurtzi | 23:31,74 |
8 | Arkote | 23:35,55 |
9 | Santander | 23:37,10 |
10 | Arraun Lagunak | 23:45,95 |
11 | Castropol | 23:56,87 |
12 | Hondarribia | 24:02,67 |
13 | Yola | 24:09,73 |
14 | Zumaia | 24:13,15 |
15 | Bermeo | 24:22,93 |
16 | Fortuna | 24:38,74 |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu