1935eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 6 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1935eko irailaren 1a |
Amaiera | 1935eko irailaren 19a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Pedro |
Txapeldunordea | Hondarribia (Lurra) |
← 1934
|
1939 →
|
1935eko Kontxako Bandera (Banderaren 43. ekitaldia) urte honetako irailaren 1 eta 19an jokatu zen, eta San Pedrok bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen.[1]
Kontakizuna
aldatuSei traineruk hartu zuten parte. Faboritoak Orio eta San Pedro ziren. Oriok pisu txikiko traineru berria aurkeztu zuen, ur lasaietarako bikaina, baina itsaso txarra atera zen eta abiatu bezain laister, uharte parean, urez bete eta erretiratu beharra izan zuen. San Pedrok beraz jardunaldi biak irabazi eta Bandera eskuratu zuen Hondarribia (Lurra) ontziaren aurretik. Bi hauek izan ziren ohorezko txanda jokatu zutenak eta gainerakoek kontsolazio txanda jokatu zuten, aurreko igandeko denborak kontutan hartu gabe.
Bigarren igandean Kontxako Banderaren aurretik Oriok eta Hondarribiako gazteen traineru batek exibizio gisa egin zuten arraun eta Oriok San Pedro irabazlearena baino denbora hobea egin zuen.
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Amaikak Bat (Donostia) Emen Gatoxti (Orio) Hondarribia (Itsasoa) Hondarribia (Lurra) Kaiku San Pedro |
Donostiarra II ? Santo Tomas Ama Guadalupekoa Kaikutarra Sanpedroko berria |
Eustakio Iraola "Famao" Domingo Mitxelena Meltxor Amunarriz Roman Agirre Zacarias Pérez Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
Emaitzak
aldatuBehin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Pedro | 23:01:1/5 | 19:30:1/5 | 42:31:2/5 | |
2 | Hondarribia (Lurra) | 23:23:2/5 | 19:37:2/5 | 43:00:4/5 | + 0:29:2/5 |
3 | Hondarribia (Itsasoa) | 27:32:0/5 | 19:41:1/5 | ||
4 | Kaiku | 24:52:0/5 | 20:12:2/5 | ||
5 | Amaikak Bat | 24:49:0/5 | 20:43:0/5 | ||
6 | Orio | urperatua |
Exibizio estropada:
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 19:26:0/5 |
2 | Hondarribia (gazteak) | 19:35:2/5 |
Tripulazio irabazlea
aldatu- San Pedro
- Patroia: Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
- Arraunlariak: Juan Urzelaieta, Antonio Arrillaga,F Hilario Arrillaga, Paulino Arrillaga, Fidel Egurrola, Jose Mari Urrestarazu, Evaristo Agote, Blas Korta, Franzisko Mendizabal, Franzisko Alberdi, Florentino Pontesta, Gabino Otazo eta Sabino Egurrola[1]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) L, M.. (2010-09-02). «Homenaje en Ondartxo a los remeros de 1935» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).