1990eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1990eko irailaren 2a |
Amaiera | 1990eko irailaren 9a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Juan |
Txapeldunordea | San Pedro |
← 1989
|
1991 →
|
1990eko Kontxako Bandera (Banderaren 95. ekitaldia, garai hartan 88. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, San Juanek bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Bi egunetako errekor berria ezarri zuen gainera, 39:37:68.
Kontakizuna
aldatuEspero zen bezala San Juan eta San Pedroren arteko lehia handia izan zen, bakoitzak jardunaldi bat irabaziz. Azkenean biek gainditu zuten bi egunetako errekor zaharra. Aipatzekoa da San Juanen bigarren taldea (C.D. Yola) ere Kontxan arraunean aritu zela, elastiko zuriz eta traineru arroxaz.
Bigarren jardunaldiko lehenengo txandan Yolak eta Hondarribiak Arraun Lagunaken trainerua oztopatu zutelako epaileek azkenengoaren denbora bera eman zieten biei.
Donostiarren ordezkaria Arraun Lagunak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Ur-Kirolak eta Fortuna gainditzeagatik. Sailkapen estropadan Ur-Kirolakek ere Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 17 traineru aritu ziren lanean, 10 gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta asturiar bakarra. Estropada hau San Pedrok irabazi zuen.
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Arraun Lagunak Hondarribia San Juan San Pedro Santurtzi Ur-Kirolak Yola (S. Juan B) Zierbena |
Lugañene Ama Guadalupekoa Erreka Libia Sotera Koruko Ama Yola Zierbena |
Asier Lopez J. M. Arrizabalaga Juan Mari Lujanbio Juan Carlos Fontan Fernando Larrauri Oskar Rodriguez J. A. Lujanbio (semea) Asier Zurinaga |
Emaitzak
aldatuBehin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Juan | 19:48:30 | 19:49:38 | 39:37:68 | |
2 | San Pedro | 19:46:58 | 19:59:56 | 39:46:14 | + 0:08:46 |
3 | Zierbena | 20:07:03 | 20:19:05 | 40:26:08 | + 0:48:40 |
4 | Arraun Lagunak | 20:15:94 | 20:31:26 | 40:47:20 | + 1:09:52 |
5 | Santurtzi | 20:06:62 | 20:41:57 | 40:48:19 | + 1:10:51 |
6 | Yola | 20:24:30 | 20:44:82 (20:35:72)¹ | 41:09:12 | + 1:31:44 |
7 | Ur-Kirolak | 20:25:21 | 20:44:82 | 41:10:03 | + 1:32:35 |
8 | Hondarribia | 20:32:93 | 20:44:82 (20:30:30)¹ | 41:17:75 | + 1:40:07 |
- ¹ Yola eta Hondarribiak benetan egin zuten denbora, baliogarria izan ez bazen ere.
Tripulazio irabazlea
aldatu- Koxtape Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Pako Prieto
- Patroia: Juan Mari Lujanbio
- Arraunlariak: Jose Luis Erkizia "Baserri", Patxi Aldasoro, Gabino Ollokiegi, Kerman Sainz de Bikuña, Patxi Sisniaga, Tomas Arostegi, Gonzalo Urreizti, Mikel Ugartemendia, Josetxo Arrizabalaga, Imanol Ansa, Juan Mari Etxabe, Jose Manuel Azkue, Manuel Azpillaga, Jose Manuel Aranburu, Pako Prieto.
Sailkapen estropada
aldatuPostua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | San Pedro | 20:19,01 |
2 | San JUan | 20:33,18 |
3 | Zierbena | 20:37,01 |
4 | Hondarribia | 20:44,35 |
5 | Santurtzi | 20:59,83 |
6 | Ur Kirolak | 21:00,83 |
7 | Yola (San Juan B) | 21:02,15 |
8 | Zumaia | 21:03,44 |
9 | Orio | 21:13,56 |
10 | Zarautz | 21:15,45 |
11 | Arkote | 21:29,73 |
12 | Castropol | 21:39,87 |
13 | Lutxana | 21:42,06 |
14 | Castro | 21:42,51 |
15 | Fortuna | 21:57,85 |
16 | Santander | 22:15,18 |
17 | Hibaika | 22:25,16 |