1989 eta 1990eko lehorte eta suteak

1989tik 1990era Euskal Herrian jausitako prezipitazioak asko gutxitu ziren eta eurien gutxitze horrek ur-mozketak eta suteak eragin zituen lurralde osoan, batez ere, Bizkaiari eraginez.

Kronologia aldatu

 
Uribarri Ganboako urtegia ura ohiko mailan dagoenean.

Aurrekariak aldatu

Zaharkituriko azpiegitura eta hobekuntza lanik egin gabeko ur-hornidura sareak, erabakigarriak izan ziren lehortearen eraginaren handitzean. Uribarri Ganboako eta Urrunagako urtegietako ura, besteak beste Bilboaldeko biztanleen ur-beharrizanak asetzeko erabilia, hodi sare luze batek eramaten du Araba iparraldetik Bizkaira. Hodi horiek, beharrezko mantenu lanik egin gabe, ur-galera handiak zituzten, eta askotan esaten den moduan, eramandako uraren hamarren bat, bidean galtzen zen, hodiek dituzten galerak zirela eta.

Ur-mozketak aldatu

Prezipitazioak normala baino %30-%35 txikiagoak izan ziren, eta kontuan hartuta hilabete lehorrak bata bestearen atzetik izan zirela 1989an Bilbon 900mm euri baino ez zen jausi. Bizkaiko toki askotan egora are txarragoa izan zen, eta 700mm euri baino ez ziren neurtu. Urtebeteko prezipitazio normalak 1.200-1.400mm bitartekoak dira orokorrean. Bilboaldeko uren partzuergoak ur-mozketak egin behar izan zituen. 1989ko urriaren 10ean Bilbon hasi, eta hurrengo egunean neurria Gasteiz eta Arabako herri askotara hedatu zen.

Hasieran lau orduz baino ez zen mozten ura Bilbo eta inguruko herrietan. Baina, 1990. urtearen hasieran, murrizketak sei ordura lehenik eta hamabi ordura zabaldu ziren azkenik. 1989 urtea Bilboko aireportuan sekula izandako urterik lehorrena izan zen, datuak 1899an hartzen hasi zirela kontuan hartuta. Ur-mozketak 1991eko otsailaren 1era arte luzatu ziren, izan eren, 1990eko udaberritik aurrera prezipitazioak normaldu ziren arren, urtegiak ez ziren normaltasunera hilabete batzuk beranduagora arte itzuli. Ur-murrizketen eragina ez zen Euskal Herri osora eta Iruñea eta Nafarroa gehienean esaterako, ez zuten neurri hori hartu beharrik izan[1].

Arratsaldeko seietan ura kendu, eta bilbotarrek ez zuten ura txorrotetan hurrengo eguneko seiak arte izaten. 1990eko otsailean, Bilboaldeko uren partzuergoa, Ebro ibaitik ura hartzen hasi zen, eta azken muturreko neurri gisa, itsasontzi bidez ura ekartzea pentsatu zuten. Horretarako, Bilboko portuko ordezkariekin batzartu ziren, Ingalaterrako Newcastle hiritik ura petroliontzien bidez ekartzeko[2]. Ura petroliontziz ekartzeak, zailtasun teknikoez gain, kostuaren arazoa zeukan, izan ere, garai hartan Golkoko Gerraren eraginez petrolioak zeukan balioa oso altua zen.

Suteak aldatu

1989ko udazkenean, ohikoa den moduan, hegoaldeko haizeak maiz jo zuen Euskal Herriko mendietan. Baina, udazken hartako hego haize horrek, jada oso lehor zeuden zelaiek su hartzea erraztu zuen. Inork ez du ikertu suteak berez sortu ziren edo nahita piztuak izan ziren, baina 1989ko azarotik 1990eko otsailera bitarte, dozenaka sute piztu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako mendietan. Bilboaldea keak hartu zuen, inguruko mendien suteengatik. Probintziako basogintza sektoreari eragindako kalteak handiak izan ziren, basoen azaleraren bosten bat erre zelako.

Egoera bereziki larria izan zen Lekeitio eta Gernika bitarteko herrietan. Pertsona asko, euren etxeetatik atera behar izan zituzten, eta azkenean hildakorik izan ez zen arren, biztanle asko kinka larrian izan ziren. 1989an 828 sute izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoko mendietan, hiru probintzietako basoen azaleraren %7a erre zen. Egoerarik larriena Bizkaian eman zen, bertan basoen %20 erre baitzen[3].

Lehortearen amaiera aldatu

Araba iparraldeko urtegien gutxiengo puntua 1990eko martxoan eman zen. Ondorengo egunetan, prezipitazioak ugaritu egin ziren, eta apirila amaitzerako, urtegiak ohiko mailara hurbiltzen hasi ziren berriz ere.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • La excepcionalidad de la sequía de 1989 en el País Vasco Víctor Beser Sastre (1993)
  • La sequía del invierno 1988/1989 en España: una anomalía climática singular José Jaime Capel Molina ISSN 0213-1781

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu