1985. urteko urtarrilean Europan izandako hotzaldia1956 urtetik izandako hotzaldi gogorrena izan zen. Urtarrilaren 6an hasi eta bi astetara luzatu zen gutxi gorabehera. Euskal Herrian ohikoak ez ziren tenperatura baxuak eta elurteak ekarri zituen; esaterako, Donostian termometroak -6 °C-ra heldu ziren eta 15 cmko elurra pilatu zen kaleetan, Kontxa pasealekuan eski-norgehiagoka antolatu zen eta Gasteizen inoiz izandako hotz handiena erregistratu zen, -16.8 °C-rekin. Garraioa eta errepide gehienak erabat moztuta geratu ziren. Europan, ehundaka hildako izan ziren.