1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 3. Edizioa izan zen. Abenduaren 3tik 21era arte ospatu zen Soreasu aretoan eta Antxieta eraikinean, non antzerkiari buruzko erakusketa bat egin zen. Topaketak bere lehen hiru edizioak Soreasun egin bazituen ere, agertoki honetako eszenatokiak taldeentzat segurtasun neurriak betetzen ez zituenez, urte honetan Zelaitxo Zinema aretoa egokitzeko lanak hasten dira eta agertoki hori izango da topaketen gune nagusia 1986tik 2001era arte.
1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | |
---|---|
Mota | antzerki festibal |
Honen parte da | Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak |
Denbora-tarte | 1985eko abenduaren 3a - 1985eko abenduaren 21a |
Kokaleku | Azpeitia |
Azpimarratzekoa da edizio honetan, topaketei lehia ikutua kentzeko asmoz, saririk ez banatzea erabakitzen dela eta horrela izan zela bi urtez. 1987an berriro berreskuratu zen sari banaketa.
Gainera, antzerkia gai bezala harturik kongresu bat antolatu zen, honako hitzaldiekin:
- Hitzaldiak: “Antzerki amateurra gaur”, “Peñafloridako kontearen teatroa-Patri Urkizu” eta "Antzerkia orain, eta gero…?-Eugenio Arozena”
- Debatea: “Antzerkia eta erakundeak”. Aipagarria da debate hau, izan ere, erakunde esta instituzietako ordezkariak gonbidatu baziren ere, horietako inor ez zen aurkeztu debatera.
Kartelaren egilea Beatriz Pozo izan zen, lehiaketa bidez.
Antzezlanak
aldatuAntzezlana | Konpainia | Egilea | Zuzendaritza | Aktoreak | Bestelakoak |
---|---|---|---|---|---|
Kale bila | Barañaingo XAULI antzerki taldea | Kale antzerkia, haurrentzat | |||
Kab, kab, kabenindios kabaret | Donostiako ORAIN antzerki taldea | Maribel Belastegi | Iñake Irastorza, Kike Diaz de Rada | Haurrentzat.
Euskara: Gabriel Gurrutxaga | |
Bost axola | Donostiako SEBASTOPOLGO TITIRITEROAK taldea | Josu Garai | Carmen Urretavizcaya | Elena Bezanilla, Antxon Etxeberria, Xabi Auzmendi, Elena Sustatxa, Javi Garcia | Haurrentzat
Itzultzailea: Pili Arretxe |
Aztimutila | PETER ROBERTS-en mimo teatroa | Peter Roberts (Goetheren lan batean oinarritua) | Peter Roberts | Peter Roberts, Usoa Garcia Magriñá, José Ramón Martinez Gonzalez | Haurrentzat
Itzultzailea: Jon Muñoz Otaegi Narratzailea: Andoni Alemán |
Itsas izan bat zen… | Hazparneko BORDAXURI antzerki taldea | Jean-Pierre Lahirigoyen (J. L Steinbeck-en “La perle” obran oinarriturik) | Francis Basterot | Xalbat Cachenaut, Argitxu Cantero, Marie Heléne Estecahandy, Frantxua Harriague, Txomin Heguy, Maritxu Thicoipe, Ginnete Zamora | |
Pedro eta kapitaina | Oiartzungo INTXIXU taldea | M. Benedetti | Tomas Gamarra | Joxe Mari Carrere, Josu Macuso, Felipe Mitxelena, Fernanda Mitxelena, Dominika Azpiroz | Itzultzailea: Iñaki Alberdi |
Gastibeltzaren karabinak | Bilboko MASKARADA taldea | Marc Lagasse | Carlos Panera Mendieta | Imanol Agirre, Lurdes Yarza, Pello Gutierrez, Mikel Gutierrez, Patxo Telleria, Marije Bejorralbiz, Inaxio Tolosa, Mitxel Gorrotxategi, Aitor Mazo | Itzultzailea: Bernardo Atxaga
Musika: Oskorri |
Nekrassov | Donostiako TEATROPOLITAN taldea | Jean-Paule Sartre | Zuzendariak: Manuel Carlos Lillo, Jorge Vera
Zuzendari laguntzailea: Carmen Gallo |
Patxi Santamaria, Klara Badiola, Eneko Olasagasti, Pilar Rodriguez, Juan Luis Mendiaraz, Agustin Arrazola, Ramon Agirre, Carlos Zabala, Xabier Agirre | |
Bi ahoko ezpata | Azpeitiko ANTXIETA antzerki taldea | Imanol Elias | Imanol Elias, Jose Aranburu | Jose Zabala, Itziar Oiartzabal, Pilar Aizpitarte, Nikolas Sorazu, Jaione Beobide, Juanito Bikendi, Jose Aranburu, Maritxu Unanue, Pello Otaegi, Inazio Berasategi, Iñaki Bergara, Alazne Muguruza | Agertoki antolatzaileak: Iñigo Agirre, J, Inazio Aizpitarte
Jazkiak: Mari Karmen Yubero Apainketa: Itziar Oiarzabal, Mari Karmen Agirre, Pili Agirre Argiak: Jon Muguruza |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu