1918ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 4 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1918ko irailaren 8a |
Amaiera | 1918ko irailaren 15a |
Palmaresa | |
Txapelduna | ![]() |
Txapeldunordea | ![]() |
← 1917
|
1919 →
|
1918ko Kontxako Bandera (Banderaren 26. edizioa), urte horretako irailaren 8an eta 15ean jokatu zen; Donostiak bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna
aldatuUrte askotan estropadetako patroitza utzita izan ondoren, Donostiako traineruaren popara itzuli zen "Kiriko" urte hartan, eta bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Lehen jardunaldian gertatutako istripu batek markatu zuen bandera hura. Estropada hartan, Donostia iritsi zen lehena ziabogetara, Zarautz traineru eta erdiko distantziara eta Getaria hiru trainerutara zeuzkalarik. Hala ere, Donostiaren eta Getariaren balizak mugituta eta elkarrengandik hurbilegi zeuden; horrela, Donostiak ziaboga egin ondoren bi ontziok talka egin zuten. Zarautzek aurrea hartu eta alde egin zuen; donostiarrak berriro abiatu eta atzetik denbora irabaziz joan ziren baina 11 segundoko atzerapenez iritsi ziren. Epaileek erabaki zuten estropada baliozkotzat ematea, Zarautzek lege onez irabazi zuelako, baina Bandera bigarren jardunaldian jokatuko zen ohorezko estropadan jokatuko zela ebatzi zuten; hau da, lehen jardunaldiko denborak ez ziren batuko.
Bigarren jardunaldian, donostiarrek irabazi zuten 40 segundoko aldea aterata.[1]
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Zarautz Donostia Getaria Pasai Antxo |
San Antonio Koruko Amabirjiña Elcano Nº1 Aingira |
Juan Angel Lazkano[2] Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" Manuel Manterola Julian Elizalde |
Emaitzak
aldatuBigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | |
1 | Donostia | 20:19 | 20:15 | ||
2 | Zarautz | 20:08 | 20:55 | ||
3 | Getaria | 20:33 | |||
4 | Pasai Antxo | 20:27 |
Tripulazio irabazlea
aldatu- Donostia
- Patroia: Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
- Arraunlariak: Marcial Alvarez, Pascual Vicuña, Manuel Idiakez, Javier Galdos, Francisco Aristegieta, Celedonio Aristegieta, Jose Mari Zubiaurre, Jose Juan Aldanondo, Antonio Bakeriza, Sebastian Bakeriza, Roque Landaberea, Juan Kaperotxipi, Jose Balenziaga eta Tomas Agote. Ordezkoak: Leandro Karril (patroia), Valentin Bakeriza, Antonio Galdos.[3]
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
- ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7