1917 (filma)
1917 2019ko Sam Mendes ingeles zinema zuzendariaren gerra film bat da. George MacKay, Dean-Charles Chapman, Mark Strong, Andrew Scott, Richard Madden, Claire Duburcq, Colin Firth eta Benedict Cumberbatch aktoreek antzeztu zuten.[1]
Berez, filmak kontatzen duena ez da sobera originala. Berritzailea da, ordea, istorioa kontatzeko orduan Sam Mendesek erabili duen moldea, 1917 plano sekuentzia bakar batean kontatuta baitago. Modu horretan, zuzendariak lortu nahi izan du ikusleak lubakietako lokatzetan murgilaraztea.[2]
Argumentua
aldatu1917ko apirilaren 16a, Lehen Mundu Gerra, Frantziako ipar-ekialdea. Mendebaldeko Frontean gerraren gorenean, Tom Blake (Dean-Charles Chapman) eta Will Schofield (George MacKay) britainiar kaporalek itxuraz ezinezkoa den misioa burutu behar dute. Erlojuaren kontra, arerioen lurraldea zeharkatu eta mezu bat eman beharko dute, mila eta seirehun soldaduen aurkako alemaniar eraso hilkor bat eta haien sarraskia saihetsi ahal izateko.
Aktoreak
aldatu- George MacKay: William "Will" Schofield kaporala
- Dean-Charles Chapman: Thomas "Tom" Blake kaporala
- Mark Strong: Smith kapitaina
- Andrew Scott: Leslie tenientea
- Richard Madden: Joseph Blake tenientea
- Claire Duburcq: Lauri
- Colin Firth: Erinmore jenerala
- Benedict Cumberbatch: Mackenzie kolonela
- Daniel Mays: Sanders sarjentua
- Adrian Scarborough: Hepburn maiorra
- Jamie Parker: Richards tenientea
- Michael Jibson: Hutton tenientea
- Richard McCabe: Collins kolonela
- Chris Walley: Bullen soldadua
- Nabhaan Rizwan: Sepoy Jondalar
- Michael Cornelius: Cornelius soldadua
- Anson Boon: Cook soldadua
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «'1917' Trailer: Soldiers Embark on Dangerous Mission in Sam Mendes' World War I Epic» The Hollywood Reporter 2019-08-02.
- ↑ «Lehen Mundu Gerrako lubakietan lokaztuta» Berria 2020-01-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.