1776ko Berrespen pragmatikoa
1776ko Berrespen pragmatikoa, "Klase sozial ezberdineko pertsonen artean ezkontzeaz abusatzea eragozteko Berrespen pragmatikoa" deitua, Karlos III.a Espainiakoa erregeak berretsi zuen 1776ko martxoak 23an Espainiarentzat. Amerikako espainiar lurretan, El Pardoko Errege Jauregian, 1778ko apirilak 7an, "Indietan, ezkontzei buruzko 1776ko Berrespen pragmatikoa bete behar den modua adierazten duen" errege zedula bat igorri ondoren aplikatzen hasi zen.
Igorri eta hurrengo 30 urteetan, zenbait alditan aldatua eta berretsia izan zen: 1783ko maiatzak 26 eta 31, 1787ko martxoak 8 eta 22, 1788ko apirilak 19, 1790eko otsailak 8, 1792ko ekainak 11, 1793ko otsailak 27 eta 1798ko otsailak 17an, 1803ko ekainak 1ean, ia berriz berretsia izan zen arte, "Familien semeen ezkontzei buruzko Errege Zedula" bezala.
Nabarmen aldatzen zuen erregearen jokaera bere mendekoen ezkon erabakien aurrean "estatuko klaserik altuenetatik herriko arruntenetaraino". Amerikan, 1803 arte, "beltzak, koieteak, mulatoak eta publikoki halakotzat hartutako arraza eta kastetako jendea", Berrespen pragmatiko honen irismenetik kanpora geratu ziren.
Errege familian, ezkontza morganatiko deritzen ezkontzen mugei buruz (batez ere Asturiasko Printzea Letizia Ortizekin ezkondu ondoren), nolabait, oraindik indarrean jarraitzen ote duen, edo, legearen aurrean berdintasuna adierazten duena, baina monarkiaren instituzioaren eskubide historikoa mantentzen duen 1978ko Espainiako Konstituzioaren ondorengo legedian jada tokirik ez ote duen eztabaidatu zen.
Kanpo estekak
aldatu« | Konstituzioak, oinordekotzaren lege dinastikoak edo ordena erregularra onartzen du Filipe IV.a Espainiakoa tronura igo zenetik egundaino. Beraz, Konstituzioak, 1776ko Berrespen pragmatikoa indarrean dagoela onartzen du, Karlos III.ak aldarrikatutakoa, ezkontza morganatikoak edo klase ezberdinetako pertsonen arteko ezkontzak barra-barra ospatzea eragotzi nahi zuena, eta, errege-erregina izateko eskubideak galdu nahi ez bazituzten, errege edo infanteak, beheragoko mailako pertsonekin ezkontzea debekatzen zuena. Arrazoi honegatik, 1933ko ekainak 11n, erbestean zegoela, Alfonso Borboikoa Asturiasko Printzeak, bere oinordekotza eskubideei uko egin zien Edelmira Sampedro-Ocejo kubatarrarekin ezkontzeko. | » |