Tsade

ص‍» orritik birbideratua)

Ṣade (baita Ṣādē, Tsade, Ṣaddi, Ṣad, Tzadi, Sadhe edo Tzaddik ere) alfabeto semitiko askotako 18. hizkia da, tartean feniziarrean, hebrearrean (Ṣadi, צ), alfabeto siriakoan (ܨ) eta arabiar alfabetoan (Ṣād, ص).

Ṣade
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
Ṣade צ,ץ Ṣade ܨ ص‍,ص
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Ϻ Ϡ - Ц, Ч
Errepresentazio fonemikoa: NAF[sˤ, t͡s]
Kokapena alfabetoan: 18
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 90

Litekeena da antzinako ahoskera /t͡sˤ/ izatea, hala ere egungo semitar hizkuntzek hainbat ahosketa dituzte.

Kanpo estekak aldatu

Feniziar hizkia grezierazko san hizkia (Ϻ) eta ziur asko sampi (Ϡ) eta etrurierazko 𐌑 Ś bilakatu zen.