Álvaro de Bazán
Álvaro de Bazán y Guzmán (Granada, 1526ko abenduak 12 – Lisboa, 1588ko otsailak 9), Santa Cruz de Mudelako I.en markesa; Espainiako Handia; Viso eta Valdepeñas hirietako jauna; Done Jakueren Ordean, León, Villamayor, Alhambra, eta La Solana hirietako komandante nagusia, espainiar militar eta almirantea izan zen. Karlos Habsburgokoaren eta, batez ere, Filipe II.aren zerbitzuan borrokatu zen. Itsasoko Ozeanoko Kapitain Jenerala eta Portugalgo Erresumako gerra-jendearena, XVI. mendeko gerrako galeoiak erabiltzeagatik ospetsua izan zen, itsas infanteria lehen aldiz operazio-anfibioak egiteko erabili zuelako eta batez ere, parte hartu zuen gudetan inoiz garaitu ez zutelako. Besteak beste, Vélez de la Gomera haitzaren birkonkistatzean (1564) eta Lepantoko guduan (1571) parte hartu zuen. Lisboan hil zen, 1588an, Armada Garaiezina antolatzen ari zela[1].
Álvaro de Bazán | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Granada, 1526ko abenduaren 22a | ||
Herrialdea | Espainia Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Lisboa, 1588ko otsailaren 9a (61 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Álvaro de Bazán el Viejo | ||
Ama | Ana de Guzmán | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | House of Bazán (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta amirala | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada | ||
Gradua | kapitain jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Anglo-espainiar Gerra Portuguese succession crisis of 1580 (en) |
Familiako armarria xake-taula bat da, esaera herrikoi baten arabera, gudua baino lehen, partida hau jokatzen aritzen zelako, baina armarria Baztango nafar bailaratik omen dator.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Álvaro de Bazán Biografías y vidas
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |