'Allo 'Allo!
'Allo 'Allo! BBC britainiar telebista kateak ekoiztutako egoera komedia generoko (ingelesez: sitcom) telesaila arrakastatsua da. Lehenbiziko aldiz 1982ko abenduaren 30ean BBC1 katean emititu zen. Euskal Herrian aldiz, ETB1 eta ETB2 kateek euskaraz nahiz gaztelaniaz eskaini zuten. Horretaz gain, Ipar Euskal Herrian Canal+ kateak 1989ko uztailaren 3tik aurrera frantsesez eskaini zuen.
'Allo 'Allo! | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jeremy Lloyd |
Izenburua | Allo 'Allo! |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Sasoi kopurua | 9 |
Atalak | 86 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma eta LGBT-related television series (en) ![]() |
Hizkuntza | ingelesa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Croft (en) ![]() Susan Belbin (en) ![]() Richard Boden (en) ![]() Mike Stephens (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Gorden Kaye (René Artois) Richard Marner (en) ![]() ![]() Carmen Silvera (Edith Artois (en) ![]() Guy Siner (Hubert Gruber (en) ![]() Rose Hill (en) ![]() ![]() Vicki Michelle (en) ![]() ![]() Francesca Gonshaw (en) ![]() ![]() Sue Hodge (en) ![]() ![]() Kirsten Cooke (en) ![]() ![]() Jack Haig (en) ![]() ![]() Kenneth Connor (en) ![]() ![]() Moira Foot (en) ![]() ![]() Carole Ashby (en) ![]() ![]() Kim Hartman (Helga Geerhart (en) ![]() Hilary Minster (en) ![]() ![]() Sam Kelly (Hans Geering (en) ![]() Richard Gibson (en) ![]() ![]() John Louis Mansi (Engelbert Von Smallhausen (en) ![]() Ken Morley (en) ![]() ![]() Gavin Richards (en) ![]() ![]() Arthur Bostrom (en) ![]() ![]() Nicholas Frankau (en) ![]() ![]() John D. Collins (Lieutenant Fairfax (en) ![]() Sherry Louise Plant (en) ![]() ![]() | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1982ko abenduaren 30a |
Amaiera-data | 1992ko abenduaren 14a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia eta Café René (en) ![]() |
Fikzio-unibertsoa | 'Allo 'Allo! universe (en) ![]() |
bbc.co.uk… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nondik norakoa
aldatuTelesaila Bigarren Mundu Gerran zehar Frantzia okupatuan kokatua dagoen Nouvion udalerriko kafetegian girotuta dago. Alemaniarrek herria okupatu eta bertakoen gauza baliotsuenak ostu dituzte, ekoiztutako lehenbiziko Kuku Erlojua eta Van Clomp artistaren "Titi Handien Madonna eroria" margolana barne. Alemaniar komandanteak gerra behin amaitu eta gero gauza horietaz jabetu nahi du, hortaz herriko kafetegiaren nagusia den René François Artois horiek gorde diezazkion behartzen du. Hitlerrek ere margolana beretzat nahi du, horretarako eta margoa topatu dezan Gestapoko Herr Otto Flick agentea bidaltzen du. Halere, Flick berak margolana berarentzat eskuratu gura du.
Aldi berean, Renék bere kafetegia Britainiar Gudarosteko bi gudari xelebreen babesleku gisa erabiltzen du, azken bi hauei Frantziar Erresistentziak (bere kide guztiak emakumeak dira) euren etxera bidali nahi ditu.
Pertsonaia nagusiak
aldatu- René François Artois (Gorden Kaye)- Kafetegiaren nagusia eta erresistentziaren laguntzaile.
- Edith Melba Artois (Carmen Silvera)- Renéren emaztea eta herriko kabareteko abeslaria.
- Madame Fanny La Fan (Rose Hill)- Edithen ama zaharra, atso hau kafetegiaren goialdean bizi da.
- Michelle Dubois (Kirsten Cooke)- Erresistentziaren herriko buruzagia.
- Fairfax eta Carstairs (John D. Collins eta Nicholas Frankau)- Bi gudari britaniarrak.
- Coronel Kurt Von Strohm (Richard Marner)- Alemaniar komandantea.
- Herr Otto Flick (Richard Gibson, 1. denboralditik 8.era; David Janson, 9. denboraldia)- Gestapoko ofiziala.
Bideoak
aldatu- 'Allo 'Allo! telesailaren sarrera eta musika (Ingelesez)
- 'Allo 'Allo! telesaila gaztelaniaz ikusgai (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
aldatu- 'Allo 'Allo!' telesaila BBCren webgunean (Ingelesez)
- 'Allo 'Allo!' telesaila IMDB webgunean (Ingelesez)
- Cafe René, telesaila honen zaletu eta jarraitzaileen webgunean (Ingelesez)
- 'Allo 'Allo!' telesailaren gida (Ingelesez)