Zuhaitz-etxea, zuhaitz baten adarretan, enbor inguruan edo zuhaitzen artean eraikitako etxe bat da. Gizakien etxebizitza nahiz haurren aisialdileku izateko diseinatuak daude.

Zuhaitz-etxea Galesko Denbighshire konderrian.

Tropikoetako zenbait herrialdeetan, adibidez, Mendebaldeko Papuan usadioz etxeak zuhaitzetan eraikitzen dira. Etxe mota hauek arriskuetatik salbu egoteko helburua dute, bai eta elikagaien biltegi izan eta animaliek jan ez itzaten ekiditeko ere. Bestalde, gaur egun oihan eta basoetan bertako flora eta fauna ikertzeko behatoki bezala ere erabiltzen dira.

2008an Ipar Amerika eta Europan zuhaitz-etxeak eraikitzen zituzten 28 enpresa zauden, bai haur-atsedenleku nahiz etxebizitza sofistikatu izateko. Alemania, Frantzia, Erresuma Batua eta AEBetan hotel bezala erabiltzen diren zuhaitz-etxeak ere badaude, Euskal Herrian helburu horrekin Bizkaiko Zeanuri udalerrian daude.