Zudubiarte dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Okondon
Zudibiarte dorrea» orritik birbideratua)

Zudubiarte dorretxea Okondon (Araba) dagoen dorretxea da. 2018ko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Arabako eskualde kantabriarreko dorreak monumentu-multzo sailkapenaren barnean.

Zudubiarte dorretxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Okondo
Koordenatuak 43° 09′ 33″ N, 3° 01′ 22″ W / 43.15905°N,3.02288°W / 43.15905; -3.02288Koordenatuak: 43° 09′ 33″ N, 3° 01′ 22″ W / 43.15905°N,3.02288°W / 43.15905; -3.02288
Ondarea
EJren ondarea 8

EzaugarriakAldatu

Dorretxeak eta eraikin erantsi batek osaturiko multzoa da. Dorreak oinplano angeluzuzena du (10,54 x 10,05 m) eta, multzoa bera bezala, ipar ipar-mendebalde eta hego hego-ekialderantz begira dago. Behe-solairua eta ganbara kontuan izanda, dorreak hiru solairu ditu, lau isurkiko estalkiarekin. Harrizko fabrikaren gehienezko altuera 5,63 m-koa da eta oinarriaren hormak 0,72 m lodi dira. Eraikuntza hareharriz egina dago osorik. Paramentuak harlangaitz irregularrekoak dira, inongo tratamendu edo lantzerik gabeak; hala eta guztiz ere, gertuko ibai-eremuetako pieza leunak dira. Eskantzuak material bereko harlanduz eginik daude, non 45o-ko angeluko lanketa antzematen den. Harlandu horiek bereziki mehe eta luzeak dira, beharbada erauzketa-frontearen ezaugarriak direla eta. Harlanduzko piezarik landuenak baoetan daude. Sarbide-baoa ekialdean dago. Dimentsio handiko dobelez eginiko arku erdizirkular batek errematatutako atea da. Horma-atal horretan bertan, lehenengo solairuan, eskulturazko dekorazio nabarmena duten bi leiho daude. Eskuinaldean dagoenak molduradun arku konopial monolitikoa du, barlasaian lore-itxurako dekorazioa eta erlaitz txiki baten babesa dituena, pomak eta guzti. Ezkerraldekoak ere arku monolitikoa du, beheratua eta ornamenturik gabea. Iparraldeko horma-atalean, lehenengo solairuan, hareharrizko pieza bakarra duen leihoburu batek errematatutako balkoi-leiho bat dago, egun sastraken atzean ezkutaturik dagoen hegoaldeko sarbidearen oso antzekoa. Gainerako leihoak harlandu soilekoak dira edo harlangaitzean daude irekita zuzenean. Beheko solairuan saietera batzuk ere nabarmentzen dira.

Zeharo ezberdinak diren zurezko bi egitura bereizten dira: bata zaharragoa, dorrearen jatorrizkoa, harrizko fabrikan sarturiko zutiko eta habe nagusiz osatutakoa, egun desagertutako zutabe nagusi bati egokituko litzaiokeena eta dorrearen barruko bolumena bitan zatituko lukeena, hormarte biren bidez; bestea, modernoagoa, oraingoa, espazioa 3x3 hormarteko sarean banatzen duten lau zutikotan artikulatua, erdialdean kokaturikoak. Aipatutako zurezko zutabeei eusteko hainbat harroin mota gailentzen dira, bai eta beso-abiaburu moztuak ere hormen kanpoaldean, dorrearen goialdeko zurezko egitura zahar batenak, egun desagertutakoa. Eraikin erantsiak dimentsio txikiagoak eta fabrika xumeagoa ditu, nahiz eta, funtsean, dorrearen ildo berak jarraitu. Argi eta garbi ikus daiteke dorrearen ondorengoa dela.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa