Zola Pieterse edo Zola Budd (Bloemfontein, Hego Afrika, 1966ko maiatzaren 26a - ) atleta ohi britainiarra da. Hiru urte baino gutxiagoko tartean 5.000 metroko lasterketako munduko marka birritan gainditu zuen, eta bi aldiz ere Munduko Cross Txapelketa irabazi zuen, 1985 eta 1986an.

Zola Budd

Bizitza
JaiotzaBloemfontein1966ko maiatzaren 26a (58 urte)
Herrialdea Hegoafrika  1984ko martxoaren 31)
 Hegoafrika
 Erresuma Batua  (1984ko martxoaren 31 -
Hezkuntza
HeziketaHoërskool Sentraal (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria, maratoilaria eta ultramaratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua48 kilogramo
Altuera164 zentimetro

Twitter: unlimitedzola IAAF: 14296750 Edit the value on Wikidata

Haren karreraren ezaugarri famatua gehienetan oinutsik entrenatu eta korrika egiten zuela izan zen.

Los Angelesko Olinpiadak

aldatu

1984ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren ospea ekarri zion proba. Izan ere Mary Decker estatubatuarra arerio nagusia zuen 3.000 metroko lasterketako finalean, baina azkenean ez batak ez besteak ez zuten karrera irabazi, urte hartako markarik hoberena ezarrita zeukan Maricica Puică errumaniarrak baino. Final famatu hartan, Decker eta Buddek elkarrekin estropezu egin zuten hiru aldiz eta azkenean amerikarra lurrera joan eta lasterketatik kanpo gelditu zen. Publikoak interpretatu zuen Buddek nahita egindako azpijokoa izan zela eta haren aurka txitu eta oihu egin zuen. Hala ere, denborarekin Deckerrek berak aitortu zuen britainiarrak ez zuela benetan errurik izan hartan.

Ikus, gainera

aldatu