Ziza marroi-irinusain
Ziza marroi-irinusaina (Tricholoma ustaloides) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]
Ziza marroi-irinusaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma ustaloides Romagn., 1954 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Zapore mikatza du, toxikoa den susmoa dago (Tricholoma equestre bezala)
Deskribapena aldatu
Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, lehenik kanpai kamuts baten itxurakoa, gero ganbila eta amaieran zabaldu egiten da, garaiera txikiko titi zabal batekin. Ertza biribildua du, azala likatsua denbora hezean eta marroi bizi kolorekoa, ilunagoa erdian.
Orriak: Zuriak, ez oso estu, itsatsiak edo ia eskotatuak. Zahartzaroan, ziztada marroiak agertzen dira.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa eta fusiformea, zuria orrien azpian, zuriaren eta marroiaren arteko kolore kontrasteak ondo mugatutako eremuraino.
Haragia: Zuria, kolorez aldatzen ez dena, irin usain handia du, eta zapore mikatz samarra du, mastekatu eta denboratxo batera.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria zapore mingotsa duelako.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Tricholoma ustale delakoarekin erraz nahas daiteke, eta baita Tricholoma subannulatum espeziearekin ere.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean, hostozabalen azpian.[5]
Banaketa eremua aldatu
Europa, Mexiko, Japonia.
Galeria aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 176 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 265 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 297 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 160 or. ISBN 84-282-0865-4..