Zerrenda:Balea espezieak
Baleak izurdeak eta mazopak ere barnean hartzen dituen Cetacea ordenako itsas animaliak dira. Ordenak subordena bi ditu, Mysticeti eta Odontocetiak, eta balea espezie guztiak haien artean banatzen dira. Balea izena, gehien bat, animalia handienak eta Mysticeti subordenakoak izendatzeko erabiltzen bada ere, hemen bi subordenetako animaliak sailkatuko dira.
Oraintsu, espezie berrien aurkikuntzak ugaldu dira baina ez da erraza espezie guztien arteko loturak aurkitzea; horren ondorioz argitaratutako artikulu asko ez dator bat haien sailkapenean. Artikulu honetan agertzen den sailkapena 2008-08-08an Wikipedia guztien artean sailkapen osoagoa zuen Wikipedia portugaldarrean agertzen zenean dago oinarrituta.
Oharrak:
- Sailkapena Mead eta Brownell-en sailkapenean (2005) dago oinarrituta, urte hori baino beranduago aurkitutako espezie bat (Orcaella heinsohni) gehituta eta askok Cetacea ordenaren sailkapen patroitzat duten baina zaharkituta geratu den Rice-renarekin (1998) bat ez datozen puntuak nabarmentzeko oharrekin.
- Zerrendan espezie aurkitu berri eta desagertu berri (desagerpena 1500 baino beranduago) batzuk daude sartuta.
- Desagertutako taxoien ondoan † ikurra jarri da.
Balea-bizarrezko baleak
aldatuBalea-bizarrezko baleek Cetacea ordenako (baleak, izurdeak eta mazopak) Mysticeti subordena osatzen dute. Balea-bizarrezko baleak balea-bizarrez, uretatik janaria iragazteko xaflez, hornituta daude, eta ez haginez. Bizi diren Mysticeti espezieetakoek enbrioiak direnean bakarrik dituzte haginak. Bale-bizarrak agertu arte Mysticeti fosilek haginak zituzten. Balea-bizarrezko baleen artean, beste itsas ugaztunen artean ez bezala, emeak arrak baino handiagoak dira, eta inoiz bizi izan den animalia handiena talde honetakoa da. Bestalde, balea-bizarrezko baleek arnasa hartzeko arnas zulo bi dituzte goialdean.
Izen zientifikoa "sudurpeko" esan gura duen Grezierazko mystax hitzetik, dator.
Subordenak lau familia eta hamalau ondo ezagututako espezie ditu. Balaenoptera omurai aurkitu berriaz gutxi jakiten da eta oraindino ez dauka izen arruntik.
Mysticeti subordena. Flower, 1864
- Balaenidae familia. Gray, 1821 - Benetako baleak
- Balaena generoa. Linnaeus, 1758
- Balaena mysticetes Linnaeus, 1758 - Groenlandiar balea
- Eubalaena generoa. [1] Gray, 1864
- Eubalaena australis (Desmoulins, 1822) - Hegoaldeko sardako balea
- Eubalaena glacialis (Müller, 1776) - (Ipar atlantikoko) sardako balea, euskal balea
- Eubalaena japonica (Lacépède, 1818) - Ipar pazifikoko sardako balea
- Balaena generoa. Linnaeus, 1758
- Balaenopteridae familia. Gray, 1864 - Zereak
- Balaenoptera generoa. Lacépède, 1804
- Balaenoptera acutorostrata Lacépède, 1804 - (Iparraldeko) zere txikia
- Balaenoptera bonaerensis Burmeister, 1867 - Hegoaldeko zere txikia
- Balaenoptera borealis Lesson, 1828 - Ipar zerea
- Balaenoptera edeni [2] Anderson, 1878 - Bryde-ren balea, Eden-en balea edo Bryde-ren balea nanoa
- Balaenoptera musculus (Linnaeus, 1758) - Balea urdina, zere urdina
- Balaenoptera physalus (Linnaeus, 1758) - Zere arrunta
- Megaptera generoa. Gray, 1846
- Megaptera novaeangliae (Borowski, 1781) - Xibarta
- Balaenoptera generoa. Lacépède, 1804
- Eschrichtiidae familia. Ellerman eta Morrison-Scott, 1951
- Eschrichtius generoa. Gray, 1864
- Eschrichtius robustus (Lilljeborg, 1861) - Balea grisa, Zere grisa
- Eschrichtius generoa. Gray, 1864
- Neobalaenidae familia. (Gray, 1873)
- Caperea generoa Gray, 1864
- Caperea marginata (Gray, 1846) - Sardako balea nanoa
- Caperea generoa Gray, 1864
Haginezko baleak
aldatuHaginezko baleak Odontocetien subordenakoak dira. Subordenaren izenak aditzera ematen duen legez, balea hauek haginez hornituta daude, ez balea-bizarrez. Haginezko baleak arrain, txipiroi eta, batzuetan, itsas ugaztunez elikatzen diren ehiztari gogotsuak dira. Hurrengo zerrendan agertzen diren baleez gain, mazopak eta izurdeak ere subordena honetakoak dira. Haginez hornitutako baleek arnasa hartzeko arnas zulo bakarra dute buruaren gainean. Ezaugarri hori lehengo arnas zulo bietatik batak bestea gailentzetik dator, ez arnas zulo biak bat egitetik.
Odontoceti subordena. Flower, 1867
- Delphinidae familia. Gray, 1821 - Izurdeak
- Cephalorhynchus generoa. Gray, 1846
- Cephalorhynchus commersonii (Lacépède, 1804) - Commerson izurdea
- Cephalorhynchus eutropia Gray, 1846 - Izurde txiletarra
- Cephalorhynchus heavisidii (Gray, 1828) - Heaviside izurdea
- Cephalorhynchus hectori (van Beneden, 1881) - Zelanda berriko izurdea
- Delphinus generoa. [3] Linnaeus, 1758
- Delphinus capensis Gray, 1828 - Moko luzeko izurde arrunta
- Delphinus delphis Linnaeus, 1758 - Moko laburreko izurde arrunta
- Feresa generoa. Gray, 1870
- Feresa attenuata Gray, 1874 - Ezpalarta nanoa
- Globicephala generoa. Lesson, 1828
- Globicephala macrorhynchus Gray, 1846 - Hegalaburreko pilotu balea
- Globicephala melas (Traill, 1809) - Hegaluzeko pilotu balea
- Grampus generoa. Gray, 1828
- Grampus griseus (G. Cuvier, 1812) - Izurde muturmotza
- Lagenodelphis generoa. Fraser, 1956
- Lagenodelphis hosei Fraser, 1956 - Fraser izurdea
- Lagenorhynchus generoa. Gray, 1846
- Lagenorhynchus acutus (Gray, 1828) - Atlantikoko izurde albozuriduna
- Lagenorhynchus albirostris (Gray, 1846) - Moko zuriko izurdea
- Lagenorhynchus australis (Peale, 1848) - Hegoaldeko izurdea
- Lagenorhynchus cruciger (Gaimard e Quoy, 1824) - Izurde gurutzeduna
- Lagenorhynchus obliquidens Gill, 1865 - Pazifikoko izurde albozuriduna
- Lagenorhynchus obscurus (Gray, 1828) - Izurde grisa
- Lissodelphis generoa. Gloger, 1841
- Lissodelphis borealis Peale, 1848 - Iparaldeko izurde leun
- Lissodelphis peronii (Lacépède, 1804) - Hegoaldeko izurde leuna edo Peruko izurdea
- Orcaella generoa. Gray, 1866
- Orcaella brevirostris (Gray, 1866) - Irrawaddy izurdea
- Orcaella heinsohni Beasley, Robertson eta Arnold, 2005 - Izurde australiarra edo Heinsohn-en izurdea
- Orcinus generoa. Fitzinger, 1860
- Orcinus orca [4] (Linnaeus, 1758) - Ezpalarta
- Cephalorhynchus generoa. Gray, 1846
- Peponocephala generoa. Nishiwaki eta Norris, 1966
- Peponocephala electra (Gray, 1846) - Meloi itxurako buruko izurdea
- Pseudorca generoa. Reinhardt, 1862
- Pseudorca crassidens (Owen, 1846) - Sasi ezpalarta
- Sotalia generoa.Gray, 1866
- Sotalia fluviatilis [5] (Gervais e Deville, 1853) - tucuxi izurdea
- Sousa generoa. [6] Gray, 1866
- Sousa chinensis (Osbeck, 1765) - Indopazifikoko izurde-corcunda
- Sousa teuszii (Kükenthal, 1892) - Atlantikoko izurde-corcunda
- Stenella generoa. Gray, 1866
- Stenella attenuata (Gray, 1846) - Tropikoetako izurde pikarta
- Stenella clymene (Gray, 1846) - Klimene izurde mokolaburdun
- Stenella coeruleoalba (Meyen, 1833) - Izurde marraduna
- Stenella frontalis (G. Cuvier, 1829) - Atlantikoko izurde pikarta
- Stenella longirostris (Gray, 1828) - Izurde birakaria
- Steno generoa. Gray, 1846
- Steno bredanensis (Lesson, 1828) - Hagin zimurtsuzko izurdea
- Tursiops generoa. Gervais, 1855
- Tursiops aduncus (Ehrenberg, 1833) - Indo-Barear izurdea
- Tursiops truncatus (Montagu, 1821) - Izurde handia
- Peponocephala generoa. Nishiwaki eta Norris, 1966
- Monodontidae familia. Gray, 1821 - Artikoko baleak
- Delphinapterus generoa.Lacépède, 1804
- Delphinapterus leucas (Pallas, 1776) - Beluga edo Balea zuria
- Monodon generoa.Linnaeus, 1758
- Monodon monoceros Linnaeus, 1758 - Narbala
- Delphinapterus generoa.Lacépède, 1804
- Phocoenidae familia. Gray, 1825 - Mazopak
- Neophocaena generoa. Palmer, 1899
- Neophocaena phocaenoides (G. Cuvier, 1829) - Indikoko mazopa
- Phocoena generoa.G. Cuvier, 1916
- Phocoena dioptrica (Lahille, 1912) - Mazopa betaurrekoduna
- Phocoena phocoena (Linnaeus, 1758) - Mazopa arrunta
- Phocoena sinus McFarland e Norris, 1958 - Pazifikoko mazopa
- Phocoena spinipinnis Burmeister, 1865 - Burmeister mazopa
- Phocoenoides generoa. Andrews, 1911
- Phocoenoides dalli (True, 1885) - Dall mazopa
- Neophocaena generoa. Palmer, 1899
- Ziphiidae familia. Gray, 1865 - Balea mokodunak
- Berardius generoa. Duvernoy, 1851
- Berardius arnuxii Duvernoy, 1851 - Arnoux moko-balea
- Berardius bairdii Stejneger, 1883 - Baird moko-balea edo Ipar Pazifikoko biberoiburu itxurako balea
- Hyperoodon generoa. Lacépède, 1804
- Indopacetus generoa. Moore, 1968
- Indopacetus pacificus (Longman, 1926) - Longman moko-balea edo Indo-Bareko moko-balea
- Mesoplodon generoa. Gervais, 1850
- Mesoplodon bidens (Sowerby, 1804) - Sowerby moko-balea
- Mesoplodon bowdoini Andrews, 1908 - Andrews moko-balea
- Mesoplodon carlhubbsi Moore, 1963 - Hubbs moko-balea
- Mesoplodon densirostris (de Blainville, 1817) - Blainville moko-balea
- Mesoplodon europaeus (Gervais, 1855) - Gervais moko-balea
- Mesoplodon ginkgodens Kamiya e Nishiwaki, 1958 - Hagin ginkgokarezko moko-balea
- Mesoplodon grayi von Haast, 1876 - Gray moko-balea
- Mesoplodon hectori (Gray, 1871) - Hector moko-balea
- Mesoplodon layardii (Gray, 1865) - Layard moko-balea
- Mesoplodon mirus True, 1913 - True moko-balea
- Mesoplodon perrini Baker, Baker, Dalemout, van Heuden eta Mead, 2002 - Perrin moko-balea
- Mesoplodon peruvianus Mead, Reyes eta van Waerebeek, 1991 - Moko-balea nanoa
- Mesoplodon stejnegeri True, 1885 - Stejneger moko-balea
- Mesoplodon traversii [7] (Gray, 1874) - Bahamonde moko-balea
- Tasmacetus generoa. Oliver, 1937
- Tasmacetus shepherdi Oliver, 1937 - Shepherd moko-baleaa edo Tasmaniako moko-balea
- Ziphius generoa. G. Cuvier, 1823
- Ziphius cavirostris G. Cuvier, 1823 - Cuvier moko-balea
- Berardius generoa. Duvernoy, 1851
- Physeteridae familia. Gray, 1821 - Zeroiak
- Kogia generoa. [8] Gray, 1846
- Kogia breviceps (de Blainville, 1838) - Zeroi pigmeoa
- Kogia sima (Owen, 1866) - Zeroi nanoa
- Physeter generoa. Linnaeus, 1758
- Physeter catodon Linnaeus, 1758 - Zeroia
- Kogia generoa. [8] Gray, 1846
- Platanistidae familia. Gray, 1846 - Indiako ibai izurdeak
- Platanista generoa. Wagler, 1830
- Platanista gangetica (Royburgh, 1801) - Ganges-eko izurdea
- Platanista minor [9] Owen, 1835 - Golfinho-do-indo
- Platanista generoa. Wagler, 1830
- Iniidae familia. [10] Gray, 1834 - Ur gezako izurdeak
- Inia generoa. d'Orbigny, 1834
- Inia geoffrensis (de Blainville, 1817) - Arrosa koloreko mazopa Boto-cor-de-rosa
- †Lipotes generoa. Miller, 1918
- †Lipotes vexillifer Miller, 1918 - Aintziratako izurde txinatarra edo baiji-a
- Pontoporia generoa. Gray, 1846
- Pontoporia blainvillei (Gervais e d'Orbigny, 1844) - Pontoporia izurdea
- Inia generoa. d'Orbigny, 1834
Desagertutako baleak
aldatuArchaeocetiena beste balea talde bat zen, gaur egungo baleen aurrekoak izan zirela uste den eta desagertuta dauden balea goiztiarrez osatua. Gehien bat generoak ezagutzen dira ez espezieak. Hala ere, desagertu diren bale guztiak ez dira Archaeocetien taldekoak.
- Pakicetus
- Ambulocetus
- Basilosaurus
- Squalodon
- Mammalodon colliveri
- Janjucetus hunderi - Hagin aztarnak zituen balea-bizarrezko balea goiztiar bat izan zela uste dena.
- Harrison-en balea, Eobalaenoptera harrisoni - Lehenengoz 2004ko ekainean aurkitu zen espezie fosila.
Ikus
aldatuOharrak
aldatu- ↑ Rosenbaum eta l.ek (2000) eta Brownell eta l.ek (2001) generoan hiru espezie daudela frogatu zuten; Rice-ren arabera (1998) E. glacialis espeziea bakarrik zegoen, eta E. japonica eta E. australis haren subespezieak ziren.
- ↑ Rice-k (1998) Balaenoptera brydei espeziea zegoela uste zuen baina Mead-ek eta Brownell-ek (2005) Balaenoptera edeni espeziearen sinonimotzat hartzen dute. Wada-k eta l.ek 2003an Balaenoptera omurai balea espezie berria deskribatu zuten baina; Mead-ek e Brownell-ek (2005)hau ere hartzen duteBalaenoptera edeniespeziaren sinonimotzat, oraingoz behintzat, eta behin-behinean bada ere.
- ↑ Rice-ren arabera (1998) hirugarren espezie bat ere badago, Delphinus tropicalis, Itsaso gorrian eta Ozeano indikoan bizi dena baiana Jefferson eta Van Waerebeek-ek (2002), burezurretako azterketa morfometrikoen bidez, D. Capensis espeziearen barietatea dela uste dute.
- ↑ Mikhalev eta l. (1981) eta Berzin eta Vladimirov (1982,1983) ikerlari errusiarrek 80en hamarkadaren hasieran Orcinus nanus eta O. glacialis espeziak deskribatu zituzten, baina, ebidentzia ahulengatik, taxonomista gehienek ez dituzte onartzen espezie hauek. Rice-k (1998) onartu zuen O. glacialis espeziea taxoi bat izan zitekeela baina bere lanean ez zuen sailkatu ez espezie legez eta ez subespezie legez. Rice-k (1998), eta geroago Mead eta Browell-ek (2005), O. nanusa nomen nudumtzat hartu zuten.
- ↑ Monteiro-Filho eta l.-ek (2002) Sotalia guianensis itsasoan bizi direnentzat eta Sotalia fluviatilis Amazonas ibaian bizi direnentzat erabiltzea iradoki zuen.
- ↑ Rice-k (1998) Sousa plumbea hirugarren espeziea ere onartzen du, baina IWC-ren zientzia komiteak, jarrera kontserbakorragoa hartuz, azterketa morfologiko eta genetiko gehiago egin arte espezie bi bakarrik onartzea erabki zuen.
- ↑ Reyes, Van Waerebeek, Cáredenas eta Yáñez-ek (1996) Mesoplodon bahamondi moko-balea berria deskribatu zuten, baina van Helden eta l.ek (2002), DNA-ren konparaketaz, Mesoplodon traversii espeziea zela konturatu ziren, ordutik sinonimotzat hartzen dira izen biak.
- ↑ Rice-k (1998) generoa beste familia batekoa dela dio, Koggidae familiakoa.
- ↑ Rice-k (1998) Platanista gangetica espeziearen azpiespeziea dela dio; Mead eta Brownell-ek (2005) espezietzat dute.
- ↑ Oraingoz adituak ez datoz bat familia honen osaketaz. Mead eta Brownell-ek (2005) hiru generoak familia berberean sartzen dituzte, Iniidae familian; Rice-k (1998) genero bakoitzak familia ezberdin batean kokatzen du (Iniidae, Lipotidae e Pontoporiidae); eta Yang eta l.ek (2002) Lipotes generoa bakarrik banatzen du, Lipotidae familian sartuz.
Erreferentziak
aldatu- MEAD, J. G.; BROWNELL, R. L. (2005). Order Cetacea. In: WILSON, D. E.; REEDER, D. M. (Eds.) Mammal Species of the World: A Taxonomic and Geographic Reference. 3ª edição. Baltimore: Johns Hopkins University Press. p. 723-743.
- RICE, D. W. (1998). Marine Mammals of the World: Systematics and Distribution. Society of Marine Mammalogy, Special Publication, nº4, Kansas:Allen Press, 213 pp.
- BEASLEY, I., ROBERTSON, K.M., ARNOLD, P. (2005). Description of a new dolphin, the Australian snubfin dolphin Orcaella heinsohni sp. n. (Cetacea, Delphinidae). Marine Mammal Science 21 (3), 365-400.
- REEVES, R. R.; SMITH, B. D.; CRESPO, E. A.; SCIARA, G. N. (2003). Dolphins, Whales and Porpoises: 2002-2010 Conservation Action Plan for the World's Cetaceans. IUCN/SSC Cetacean Specialist Group. Cambridge: IUCN. 139 pp.
- MANSUR, A. (1998). Vizinhos da Pesada. Super Interessante. ano 12, n°7.
Bibliografia
aldatu- BERZIN, A. A.; VLADIMIROV, V. L. (1982). Novyi vid kosatok iz Antarktiki. Priroda 6: 31-32.
- BERZIN, A. A.; VLADIMIROV, V. L. (1983). Novyi vid kosatku (Cetacea: Delphinidae) iz vod Antarktiki. Zoologicheskiy Zhurnal 62: 287-295.
- BROWNELL Jr., R. L.; CLAPHAM, P. J.; MIYASHITA, T.; KASUYA, T. (2001). Conservation status of North Pacific right whales. Journal of Cetacean Research and Management (Special Issue) 2: 269-286.
- JEFFERSON, T. A.; Van WAEREBEEK, K. (2002). The taxonomic status of the nominal dolphin species Delphinus tropicalis van Bree, 1971. Marine Mammal Science 18: 787-818.
- MIKHALEV, Y. A.; IVASHIN, M. V.; SAVUSIN, V. P.; ZELENAYA, F. E. (1981). The distribution and biology of killer whales in the Southern Hemisphere. Report of the International Whaling Commission 31: 551-566.
- MONTEIRO-FILHO, E. L. A.; MONTEIRO, L. R.; dos REIS, S. F. (2002). Skull shape and size divergence in dolphins of the genus Sotalia: a tridimensional morphometric analysis. Journal of Mammalogy 83: 125-134.
- ROSENBAUM, H. C.; BROWNELL Jr., R. L.; BROWN, M. W.; SCHAEFF, C.; PORTWAY, V.; WHITE, B. N.; MALIK, S.; PASTENE, L. A; PATENAUDE, N. J.; BAKER, C. S.; GOTO, M.; BEST, P. B.; CLAPHAM, P. J.; HAMILTON, P.; MOORE, M.; PAYNE, R.; ROWNTREE, V.; TYNAN, C. T.; BANNISTER J. L.; DeSALLE, R. (2000). Worldwide genetic differentiation of Eubalaena: questioning the number of right whale species. Molecular Ecology 9: 1793-1802.
- REYES, J. C.; Van WAEREBEEK, K.; CÁRDENAS, J. C.; YÁÑEZ, J. L. (1996). Mesoplodon bahamondi sp. n. (Cetacea, Ziphiidae), a new living beaked whale from the Juan Fernández Archipelago, Chile. Boletín del Museo Nacional de Historia Natural, Chile 45: 31-44.
- van HELDEN, A. L.; BAKER, A. N.; DALEBOUT, M. L.; REYES, J. C.; Van WAEREBEEK, K.; BAKER, C. S. (2002). Resurrection of Mesoplodon traversii (Gray, 1874), senior synonym of M. bahamondi Reyes, Van Waerebeek, Cárdenas and Yáñez, 1995 (Cetacea: Ziphiidae). Marine Mammal Science 18: 609-621.
- YANG, G.; ZHOU, K.; REN, W.; JI, G.; LIU, S.; BASTIDA, R.; RIVERO, L. (2002). Molecular systematics of river dolphins inferred from complete mitochondrial cytochrome-B gene sequences. Marine Mammal Science 18: 20-29.
- WADA, S.; OISHI, M.; YAMADA, T. K. (2003). A newly discovered species of living baleen whales. Nature 426: 278-281.
Kanpo estekak
aldatu- BBC news - key species of endangered whales
- The Oceania Project, Caring for Whales, Dolphins and the Oceans
- pt Vizinhos da pesada - Reportagem da Revista Super Interessante, de julho de 1998
- pt Golfinhos.net
- en Internatioal Whaling Comission (IWC)
- en Whale and Dolphin Conservation Society (WDCS)
- en American Cetacean Society (ACS)
- en Agreement on the Conservation of Cetaceans of the Black Sea, Mediterranean and contiguous Atlantic Area (ACCOBAMS)
- en Agreement on the Conservation of Small Cetaceans of the Baltic and North Seas (ASCOBANS)
- en Whale Net
- fr de Recherche sur les Mammifères Marins
- en for Whale Research
- it Studi Cetacei
- de [1]
- en Cetacean Behavior Laboratory (CBL)
- es Información e Investigación en Cetáceos (CIRCE)
- en Society International (CSI)
- en Cetacean Society (ECS)
- fr de Recherche sur les Cétacés (GREC)
- en for Marine Mammalogy
- en Jaap's Marine Mammal Pages
- en - Organisation Cetacea