Phocoena sinus Phocoena generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Phocoenidae familian sailkatuta dago. 2015ean, bere populazioa 97 aleko zen. Honen ondorioz, kontserbazio-neurriak abiarazi dira. Hala ere, espeziea desagertzeko berehalako arriskuan dago.

Phocoena sinus
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaPhocoenidae
GeneroaPhocoena
Espeziea Phocoena sinus
Norris and McFarland 1958[1]
Banaketa mapa
Genomaren kokapenaensembl.org…

Deskribapena aldatu

Zetazeo bat da eta Kaliforniako golko altuaren biosferaren erreserban bizi den animalia bat da. Itsas vaquita munduko zetazeo txikienetako bat da. 150 cm eta 50 kg pisatzen duen animalia harrigarri hau ez dago beste munduko inongo lekutan. Mota honetako ezaugarria nagusiena, ezpainen itxura nabarmena da. Gorputzeko goialdea gris iluna da, behealdea argia da ia zuri edo grisa. Espezie misteriotsu hau oso lotsatia da, eta ez du saltatzen izurdeak bezala itsasoko azalean, baizik eta bakarrik urgaineratzen da airea hartzeko segundo batzuetan.

Dieta aldatu

Vaquitak elikagaia bilatu ohi dute urmaeletatik hurbil. Vaquitak harrapari ez selektiboak dira eta arrainak eta txibiak harrapatzen dituzte. Harrapakin ohikoenetako batzuk corvinak eta amuarrainak. Beste zetazeo batzuk bezala vaquitak bere harrapakinak aurki ditzake. Aurkitzea posiblea zaio ere bere harrapakinaren mugimenduetako soinuei jarraituz.

Habitata aldatu

Itsas vaquitaren habitata Kaliforniako golkoaren mugan eta Cortésen itsasoan dago. Itsas vaquitak kostaldean zeharreko aintzira arre eta ez hain sakonetan bizi dira. Haiek 30 metro sakontasun baino gehiagotara gutxitan igeri egiten dute eta aintzira ez hain sakonetan bizi izateagatik ezagutzen dute. Gehienetan vaquita 11 batzuetarako sakontasun 11-50 metroen artean ikusi da. Kostaldetik 25 kilometro, lohi-hondoen eta [[buztinaren gainean. Vaquitak joera dute, mantenugai-eduki altua daukatelako, habitatak ur arreekin aukeratzeko. Mantenugai hauek laguntzen dute arrain txikiak, txibiak eta elikagai gisa balio dieten krustazeoak erakartzen. Haiek tokitik bizi diren tenperaturak jasateko gai dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Norris and McFarland. (1958). 39 J. Mammal., 22 pl. 1-4 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu