Ireki menu nagusia
Zenote sakratua Chichén Itzá hirian.

Zenotea (maierazko dzonot edo ts'onot hitzetik) dolina mota bat da, harrizko ertz pikoak eta ur gezaz betea dagoena. Batez ere Yucatán penintsulan aurki daitezke, eta Karibeko uharte batzuetan ere bai.

Itxura biribilkarakoak, ingurune karstikoan sortzen dira. Hasieran, lur azpiko leize bat da, euri urak kareharrian eratua. Leizearen tamaina handitu ahala, lurrazaletik hurbildu eta sabaia erori eta kanpotik ikusgai bihurtzen dira. Gehienbat, itsas mailaren beheratzean sortu ziren, Pleistozenoko glaziazioen garaietan.

Espeleologoek aurkitu dutenez, Yucatán penintsulako zenote ugari elkarri lotuta daude, eta itsasoarekin[1], lur azpiko ur sare konplexua sortzen dute.

SailkapenaAldatu

Hiru zenote mota daude:

  • irekia
  • erdiirekia
  • lurrazpikoa (leizea)

Sailkapen horrek zenotearen adinarekin zerikusia du: zaharrak guztiz irekiak dira eta berrietan, sabaiek oraindik zutik diraute.

Zenoteak kultura maianAldatu

Maiek azpimunduko jainkoekin harremanetan jartzeko bitartekotzat hartzen zituzten zenoteak, aho bat irudikatzen baitzuten. Ur gezako gordailutzat erabiltzeaz gain, gurtza-lekutzat erabiltzen ziren, eta bertara eskaintzak eta giza sakrifizioak jaurtitzen zituzten.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zenote