Cenote Sagrado zeru zabaleko cenote bat da, urez betetako sakonune zirkular bat bezala agertzen dena, 60 metroko diametroa duena, eta uraren azalerako sarbidearen mailatik 15 metroko altuera neurtzen duten horma bertikalak dituena. Kukulkanen piramidetik iparraldera dago eta 300 metroko luzera duen galtzada baten bidez lotuta dago. Cenoten kasu orokorrean bezala, mantu freatikoaren mailan lurrazpiko beste fluxu laminar batzuekin lotuta dago, azkenean ozeanora doazenak. Esaten denez, itzáek, Chichén Itzáren sortzaileak, eta, beranduago, kultura maiaren aro postklasikoan eskualdea menperatu zuten xiueak, animaliak eta gizakiak sakrifikatzeko erabiltzen zuten, euren jainkoentzako zerga bezala. Zeramika eta bitxiak ere botatzen zituzten hondora, eskaintza eta erritu erlijiosoetan.[1]

Cenote Sagrado
Datu orokorrak
Garaiera34 m
MotaZenote
Geografia
Map
Koordenatuak20°41′16″N 88°34′04″W / 20.687708°N 88.567694°W / 20.687708; -88.567694
Honen parte daChichén Itzá
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Yucatán
Municipality of MexicoTinum (udalerria)

Erreferentziak aldatu

  1. Casares G. Cantón, Raúl; Duch Colell, Juan ; Antochiw Kolpa, Michel ; Zavala Vallado, Silvio et ál. (1998). Yucatán en el tiempo. Mérida, Yucatán ISBN 970 9071 04 1..

Kanpo estekak aldatu