Zak McKracken and the Alien Mindbenders

Zak McKracken and the Alien Mindbenders (euskaraz Zak McKracken eta Estralurtar Burmuin-Tolestatzaileak) 1988ko LucasArts konpainiaren abentura grafiko bat da. Maniac Mansion abentura grafikoaren ondoren SCUMM motorra erabiltzen bigarrena izan zen. David Fox programatzaileak proiektua zuzendu eta Matthew Alan Kane programatzaileak elkarlanean programatu eta diseinatu zuen.

Zak McKracken and the Alien Mindbenders
Jatorria
Argitaratze-data1988
IzenburuaZak McKracken and the Alien Mindbenders
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadiskete, banaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure game (en) Itzuli eta science fiction video game (en) Itzuli
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaDOS, Amiga, Atari ST eta Commodore 64
Sarrera gailuateklatua
Adin-sailkapenaUSK 12
Software motoreaSCUMM
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaFreeware
Ekoizpena
DiseinatzaileaDavid Fox (en) Itzuli
GaratzaileaLucasArts
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMexiko, Marte, Peru, Kairo, Bermudako Hirukia, Washington, Ingalaterra, Nepal, Zaire, Miamiko Nazioarteko Aireportua, San Frantzisko, Rainier mendia, Stonehenge eta Cydonia (en) Itzuli
IMDB: tt0274225 Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Abentura 1997an girotua dago, hain zuzen ere, sortu zen urtetik 10 urtera.

Protagonista Zak (izen osoa, Francis Zachary McKracken) National Inquisitor izeneko egunkari bateko kazetari gaztea da (benetazko National Enquirer egunkarian arinki oinarritua); beste pertsonaia nagusiak: Annie Larris, freelance zientzialaria; Melissa China eta Leslie Bennett, Yale unibertsitateko ikasleak, bai eta Caponiar estralurtarrak ("Telefono Konpainia" delakoaz jabetuko dira, munduko telekomunikazio konpainiez osatutako taldea), hauek beren "Burmuin-Tolestatzaile Makina" delakoaren bitartez Lurrean 60 Hz-ko seinalea aireratu eta gizakiak menperatzen saiatuko dira, eta Skolariarrak, beste antzinako estralurtar arraza.

Kanpo estekak aldatu