Maniac Mansion
Maniac Mansion (euskaraz Maniakoaren Etxaldea edota Eroaren Etxaldea) 1987an Lucasfilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatutako abentura grafiko bat izan zen. Kaleratu zen bezain laister abentura grafikoen generoko zaletuen goraipamena jaso zuen, gehienbat bere jolasgarritasuna eta garai hartako bideo-jokoen munduan sarrarazi zituen ideia berriengatik ere. Bestalde, bideoko hau garai bateko aurrekontu txikiko beldurrezko estatubatuar filmen islada bat ere bada.
Maniac Mansion | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1987 | |||
Izenburua | Maniac Mansion | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argitaletxea | LucasArts | |||
Banatze bidea | diskete, deskarga digitala eta banaketa digital | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | point-and-click adventure (en) eta adventure video game (en) | |||
Hizkuntza | ingelesa | |||
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua | |||
Euskarria | DOS, Amiga, Nintendo Entertainment System, Commodore 64, Apple II, Atari ST, Microsoft Windows eta MacOS X | |||
Sarrera gailua | teklatua | |||
Adin-sailkapena | ||||
Software motorea | SCUMM | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Ron Gilbert | |||
Ekoizpena | ||||
Diseinatzailea | Ron Gilbert eta Gary Winnick (en) | |||
Garatzailea | LucasArts | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | George Sanger (en) | |||
kronologia | ||||
|
Denbora igaro hala, bideo-joko hau abentura grafikoen generoko zaletuen artean kultuzko bideo-jokoa bilakatu da. 1993an joko honen bigarren atal arrakastatsua merkaturatu zen: Day of the Tentacle (Tentakuluaren Eguna), bertan lehenbiziko ataleko hainbat pertsonaia Fred dokotore eroaren etxalde itzultzen direlarik.
Pertsonaiak
aldatuGarai hartako abentura grafiko gehienek ez bezala, Maniac Mansion bideo-jokoaren hasieran jokatu aurretik jokalariak hainbat pertsonai gazteren artean hiru aukeratu zitezkeen (halere Dave aukeratzea derrigorrezkoa zen), bakoitzak bere gaitasun eta ahuleziak zituelarik. Honako hauek ziren:
- Dave Miller. Berez Davek ez du berezko gaitasun azpimarragarririk, baina joko honetako protagonista da, bahitu duten Sandyren senargaia baita. Nahiz eta gaitasun berezirik ez izan, jokoaren jokalariak gehien ibiliko duen pertsonaia da. Bera da hiruko taldean dagoen pertsonaia finko bakarra.
Taldea zerrenda honetako beste bi pertsonaiekin osatu behar zen.
- Bernard Bernoulli edo Nerd. Ohiko friky buruargia da. Bere gaitasuna edozein motako aparagailu elektrikoak konpontzean datza (hauetako asko jokoan agertzen diren puzzleak osatzeko beharrezkoak dira), halere, eta alboan lagunik ez badu, beldurraren ondorioz tentakulu orlegitik ihes egin ohi du. Nahiz eta pertsonaia aukeragarria izan, bere presentzia nabarmena da, gerora merkaturatu zen Maniac Mansion 2: Day of the Tentacle jokoaren protagonista izango baita. Pertsonaia honen bidez jokoan azkar aurreratu gaitezke.
- Razor. Razor and the SCUMMetters punk rock talde bateko burua den neskatil eder bat da. Musikaz asko daki eta musika tresna ugari jotzeko gai da. Pertsonaia hau bideo-joko honetako programatzailea izan zen Gary Winnicken neskalagunan oinarritua dado.
- Wendy Wells. Eleberrien idazle izan nahi duen talentudun neska bat da.
- Jeff Woodie. Surflaria da, biziaren erdia hondartzan igarotzen du. Jokoan burutzen duen gauza baliagarri bakarra telefonoa konpontzea da, bestalde, betebehar hau Bernardek ere egin dezake.
- Syd. New Wave musikalaria da, Razorren lagun zahar bat, eta berak bezala musikarako gaitasunak ditu.
- Michael F. Stoppe. Institutuko aldizkariaren argazkilaria da. Garai hartan bideo-jokoetan agertu zen arraza beltzeko pertsona urrienetako bat izan zen.
Argumentua
aldatuJokoa orain dela 20 urte hasten da... Fred doktorearen etxaldearen lursailetan meteorito bat erori zenetik, leku hartan gauza bitxiak jazo ohi dira: gorputzik gabeko tentakuluak handik-honata, zerra elektrikoak sukaldean gordeta, landare haragijaleak, Fred doktorearen eroaldia, eta abar.
Gaur egun, Fred doktore eroak Sandy, amerikar futbol taldeko animatzailea bahitu eta bere etxaldera eraman du. Honela bada, institutuko lagun talde bat bildu, eta Fred doktorea eta bere familia bitxiaren etxalde misteriotsura sartzea erabaki dute.
Kanpo estekak
aldatu- Maniac Mansion abentura grafikoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Maniac Mansioni buruzko artikulu sakon eta luzea (Ingelesez)
- Maniac Mansion jokoari buruzko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Maniac Mansion jokoaren zaletueen bloga (Gaztelaniaz)