Yucatán

Yucatan» orritik birbideratua)

Yucatán Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena, Yucatán penintsulan. Iparraldean, Mexikoko golkoa dauka, ekialdean, Quintana Roo, hegoaldean, Quintana Roo eta Campeche, eta mendebaldean, Campeche. 39.612 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 1.955.577 biztanle zituen.[1] Hiriburua Mérida da, estatuko merkataritza eta industriaren gune garrantzitsuena. 106 udalerri ditu. Espainiar konkista baino lehen, Yucatán penintsula maien kulturaren eskualde nagusia zen.

Yucatán
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaMérida
GobernadoreaMauricio Vila Dosal
LaburduraYuc.
Diputatuak12
Geografia
Koordenatuak21°00′N 89°36′W / 21°N 89.6°W / 21; -89.6
Azalera39.612 km²
Demografia
Biztanleria1.955.577 biztanle (2010[1])
Dentsitatea49.37 bizt/km²
www.yucatan.gob.mx

Geografia

aldatu

Iparraldean, Mexikoko golkoa; ekialdean, Quintana Roo estatua; hegoaldean, Quintana Roo eta Campeche estatuak; mendebaldean, Campeche estatua.

Erliebea

aldatu

Lautada zabala da, eta hegoaldean ehun metrotik beherako mendi-sail bat du. Kostaldea 360 kilometro luze da.

Klima eta tenperatura

aldatu

Klima tropikala da; batez beste, 18 °C-z gorako tenperatura du.

Flora eta fauna

aldatu

Historia

aldatu
 
1917ko mapa, Hammond's atlasekoa

1824an Yucatán Mexikoko estatu bihurtu zen; 1840an, ordea, Mexikotik banatu eta estatu burujabea izan zen. 1843an berriro ere Mexikorekin elkartu eta 1846an ostera banatu zen.

Kasten gerra izenekoak 1847tik 1855era iraun zuen. Maiak matxinatu ziren mestizoen eta zurien aurka; hasieran, maiek gerra ia irabazi zuten, baina haien arteko batasunik ezak, gudalekua utzi eta artoa ereitera joan izanak eta Estatu Batuek eta Espainiak zuriei emandako laguntzak garaipena eragotzi zien.

1850etik aurrera, borroka areagotu egin zen, batez ere ustez hizketan egiten zuen mirarizko gurutze batek maiak matxinatzera deitu zituenean. Maiek oihana utzi eta Chan Santa Cruz izeneko hiriburua eta santutegia sortu zuten, eta kutsu erlijioso eta militarreko estatu bat eratu zuten han. Maiek beren lurraldetik igarotzen zen Yucatángo burdinbidea eraikitzeko lanei eraso zietenean, zuriek haien aurkako erasoaldia prestatu zuten eta 1901ean Porfirio Díaz jeneralak Chan Santa Cruz hartu zuen. Mexikoko Iraultzak Chan Santa Cruz hiria maiei itzuli zien, baina haiek hiria utzi eta oihanera bihurtu ziren.

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza da ekonomia-baliabiade nagusia: laboreak, barazkiak, fruta tropikalak, azukre-kanabera, tabakoa... Kostaldean arrantzak badu garrantzia, eta ekialdean abere-hazkuntzak (behiak, ahuntzak, hegaztiak, erleak). Oso industria gutxi dago. Pita landareaz egiten diren zuntzak, sokak, hamakak, ehunak lantzeko fabrikak dira garrantzitsuenak; gainerakoan, elikagaiak, edariak, tabakoa eta eraikuntzarako gaiak egiteko fabrikak.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Kukulkan piramidea (Gaztelua), Chichén Itzá

Maien aztarnategi asko daude, eta horrek turismoa erakarri du. Chichén Itzá[2] eta Uxmal[3] Gizateriaren ondare izendaturik daude.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. Pre-Hispanic City of Chichen-Itza. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  3. Pre-Hispanic Town of Uxmal. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).

Kanpo estekak

aldatu