Ireki menu nagusia

Kapoka (Ceiba pentandra) Malvaceae (azpifamilia Bombacaceae) familiako zuhaitza da, jatorriz Erdialdeko Amerikakoa. 60-70 metroko altuera izatera irits daiteke. Zuntza egiteko landatzen da klima tropikaletako eskualdeetan. Landare hau oso garrantzitsua da Maiasen kulturan. Landare honek ematen duen ilezko zuntzari ere kapok edo Javako kotoia esaten zaio.

Kapok
Kapok tree Honolulu.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
GeneroaCeiba Ceiba
Espeziea Ceiba pentandra
Kapokaren fruituak.

Zuhaitzak gainalde zabala du, enborra oso handia, eta palmondoaren antzeko hostoak. Zuntz distiratsua du, horixka eta arina, eta ligninaz eta zelulosaz dago osatua. Zuhaitz helduak ehunka leka ematen ditu (15 cm luze dira), zuntzezko haziz beteak. Lekak bildu eta mailuz zabaltzen dira, eta ondoren leka barruan dagoen haziak aske uzten du zuntza.

Asian eta Indonesian hazten da, eta Javako merkataritza gai nagusia da.

Zuntzaren ezaugarriakAldatu

Zuntza hauskorra da, ez elastikoa. Jantzietako betegarrietarako, burukoetarako, lastairetarako eta ebakuntzetan kotoiaren ordezko gisa erabiltzen da. Plastikozko zuntzak eta goma harrotua erabiltzen hasi denetik, behera egin du kapokaren erabilerak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kapok  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Ceiba pentandra