Campeche
Campeche Mexiko hego-ekialdeko estatu federala da, Yucatán penintsularen mendebaldean dagoena, Campecheko golkoaren ondoan. Ipar-ekialdean Yucatán estatuarekin du muga, ekialdean Quintana Roorekin, hego-ekialdean Belizerekin, mendebaldean Mexikoko golkoarekin eta hegoaldean Tabasco eta Guatemalarekin. 57.924 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 822.441 biztanle zituen.[1] Hiriburua San Francisco de Campeche da, Gizateriaren ondare izendaturik dagoena.
Campeche | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Campeche |
Gobernadorea | Alejandro Moreno Cárdenas PRI |
Laburdura | Cam. |
Diputatuak | 2 |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°50′11″N 90°24′12″W / 18.8364°N 90.4033°W |
Azalera | 57.924 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 822.441 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 14.2 bizt/km² |
www.campeche.gob.mx |
Geografia
aldatuUsumacinta ibaia igarotzen da estatu honetatik. Hego-mendebaldean Laguna de Términos izeneko albufera dago (400 kilometro koadrotik gora). Klima tropikala da.
Udalerriak
aldatuEkonomia
aldatuNekazaritza (artoa, arroza, kokoa, tabakoa), arrantza eta zurgintza (kaoba eta izaia) dira ekonomiaren oinarriak. Petrolio hobi garrantzitsuak daude.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/10/31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
Kanpo estekak
aldatu