Yarmukeko gudua, Yarmuk ibaiaren ertzeko hegoaldean, 636ko abuztuaren 15 eta 20 egunen bitartean Bizantziar Inperioaren eta Rasidar kalifaldiaren arteko gudua izan zen.

Yarmukeko gudua
Arabo-Bizantziar Gerrak
Gudu-zelaia
Data636ko abuztuaren 15a-Abuztuaren 20a
LekuaYarmuk, Siria
Koordenatuak32°48′51″N 35°57′17″E / 32.8142°N 35.9547°E / 32.8142; 35.9547
EmaitzaMusulmanen garaipen erabakigarria
Gudulariak
Rasidar kalifaldia Bizantziar Inperioa
Buruzagiak
Jalid ibn al-Walid

Heraklio

Teodoro Tritirio  [1]  
Vahan  
Dairjan  
Indarra
Estimazio modernoak:
24.000-40.000
Erdi Aroko iturriak:
24.000-40.000
Estimazio modernoak:
15.000-100.000
Erdi Aroko iturriak:
100.000-200.000
Galerak
Estimazio modernoak:
4.000 hildako[2]
Estimazio modernoak:
50.000 hildako[2][3]
Erdi Aroko iturriak:
70.000-120.000 hildako

Aurrekariak

aldatu

634. urtean indar musulmanek Levantea bereganatu zuten bizantziarrak Siriara berbideratzea behartuz. Baina Palestina bereganatzeko aukera ikustean Omar ibn al-Jattab kalifaren indarrak adigabetuta zeudela Sansandar Inperioaren konkistan zegoen bitartean, 635. urte amaieran bizantziar armada handi bat mertzenario frankoek, eslaviarrek, georgiarrek, armeniarrek eta ghassandiarrek indartuta, Aleponen bildu zen eta handik Antiokiara joan zen. Agintea Teodoro Tritirioren mendean zegoen, Vahan Edesako komandante ohi eta armeniarren buruzagiak lagunduta. Tropa musulmanak Emesan zeuden, Jalid ibn al-Walidek zuzenduta, tropak handik atzera egin zuen bizantziar aurrerapenaren aurrean, Yarmuk ibairaino.

Gudua baino lehen, indar kristauen artean tentsioak sortzen hasi ziren, batez ere Heraklio enperadorearen eta Vahanen artean, gertakariaren garapenean erabakigarria izango zena. Guduaren lehen lau egunetan egoera orekatua mantentzea lortu zen, eraso eta kontraeraso ugarirekin, baina bosgarren egunean, Vahan, baja ugari izan zituena, musulmanekin isilpean negoziatzen aritu zen. Honela, seigarren egunean hondar ekaitz bat gertatu zen, Vahanek bere tropekin erretiratzeko pausoa ematea eragin zuena. Honela ba, Arabiarrek etsaiaren alde egiteko aprobetxatu zuten, erromatarrek, presio horren aurrean, filak hautsi eta ihes egin zuten. Sortutako kaos honen ondorioz, sarraski handia gertatu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Kennedy 2006, 45. orr.
  2. a b Akram 2004, 425. orr.
  3. Encyclopædia Britannica (2007)

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Siriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.