Edesa (Mesopotamia)

Goi Mesopotamiako antzinako hiri garrantzitsua

Edesa[1] (antzinako grezieraz: Ἔδεσσα; asirieraz: ܐܘܪܗܝ, Urhay; armenieraz: Եդեսիա) Goi Mesopotamiako hiria izan zen, Osroene Erresumako hiriburua.

Urfako gaztelua

Historia aldatu

Seleuko I Nicatorrek sortu zuen K.a. 302an. Antiochia on the Callirhoe izeanaz ezagutzen zen K.A. II. mendeaz geroztik eta Osroene erresuma sasi-independentearen hiriburua izan zen K.a. 132. urtetik aurrera, 216an Erromako Karakala enperadorearen mende erori zen arte. Hiria Erromako kolonia bihurtu zen orduan. Edesan geratuta zen gatazka famatu batean, K.o. 260ean, Sasandar inperioa eta Erromako Inperioa elkar borrokatu ziren eta Valeriano enperadorea atzeman eta erromatar armada suntsitu zuten persiarrek.

 
Ekialdeko Mediterraneoa 1135ean; Gurutzatuen estatuak eta inguruko herrialdeak ageri dira

Oso goiz kristautu zen; han itzuli zen Siriako Biblia, eta kristau-eskola ezagun bat sortu zen (San Efren da hango kiderik ezagunena). Arabiarrek mendean hartu zuten 638an; gurutzada-garaian Edesako Konderria (1098-1144) izan zen, eta 1637an otomandarren esku erori zen. Urfa hiria da gaur egun.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 147. araua (Antzinateko hirien euskarazko izenak)

Kanpo estekak aldatu

37°09′N 38°48′E / 37.150°N 38.800°E / 37.150; 38.800