Ximena Diaz
Ximena Diaz (1046 baino lehen - 1116) Asturiasko noblea izan zen, Cid Campeadorren emaztea, Oviedoko konde Diego Rodriguezen alaba. 1074an ezkondu zen Cidekin, haren lehengusu Alfontso VI.a Gaztelakoak agindurik. Gaztela eta Leonen arteko batasunaren ordain gisa eskaini zion Alfontsok Cideri. Senarra erbesteratu zutenean Cardeñako monasteriora joan zen bere seme-alabekin. Presondegira eraman zuten senarraren kontrako epaiketaren garaian eta ez zuten elkar ikusi 1094a arte. 1099an hil zitzaion senarra eta ez dago Ximenaren 1113az geroztiko berririk. Hildakoan Cardeñan lurperatu omen zuten baina gerora Burgosko katedralera eraman zituzten haren hilotza eta baita Ciderena ere.
Ximena Diaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oviedo, 1046 baino lehen |
Herrialdea | Gaztelako Erresuma |
Heriotza | Castrillo del Val, c. 1116 ( urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of El Cid (en) |
Familia | |
Aita | Diego Fernández de Oviedo |
Ama | Christina |
Ezkontidea(k) | Cid Campeador (1074ko uztaila - 1099) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.