Orhipean (liburua)
Orhipena, Gure Herria ezagutzen Juan Carlos Etxegoien Xamar idazle eta irudigilearen lehen liburua da, 1992an Pamiela argitaletxeak editatu eta argitaratua. Gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli da. Modu didaktikoan, Euskal Herriko historiaren, geografiaren, ohituren, kirolen eta, oro har, kultura tradizionalaren hainbat alderdi erakusten ditu.
Orhipean (liburua) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Orhipean: Gure herria ezagutzen |
Argitaletxea | Pamiela |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |

DIN A-4 neurriko 119 orrialde ditu eta ia orrialde guztietan irudiak ageri dira (askotan, leku handiagoa hartzen dute, testuek baino): batzuk marrazkiak dira eta beste batzuk, marrazki koloreztatuak. Testu guztiak eta irudi ia guztiak Xamar egilearenak berarenak dira.
Liburuko hizkera xinplea da eta Euskal Herriko historia eta etnografiako hainbat kontu labur azaltzen ditu. Dibulgazio etnografikoa eta historikoa egiteko argitara eman zen lana izan zen, ez ikerkuntza lana.