Xabiroia (Trachinus draco; Linnaeus, 1758) hondarreko espezieen multzoko itsasoko arraina da.

Xabiroi zuri
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaTrachinidae
GeneroaTrachinus
Espeziea Trachinus draco
(Linnaeus, 1758)
Trachinus draco, Pasaiako lonjan ateratako argazkitik editatua (E. Bachiller, 2022; www.arrainak.eus)]
Trachinus draco, Pasaiako lonjan ateratako argazkitik editatua (E. Bachiller, 2022; www.arrainak.eus)]

Euskal izendegia aldatu

Xabiroia izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:

Izena Erabilera-eremua (udalerria)
armiarma arrain[ArgitaratuGabe 1]
dragoi txiki[1]
koxka
lapabitxa[2]
rabiroi[2]
saburdin[3][4] Santurtzi, Bilbo, Lekeitio
salbario[5][3][6] Laredo, Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio
salbera[5][ArgitaratuGabe 2] Getaria
salbeo[ArgitaratuGabe 3] Ondarroa
salbeu[4] Santurtzi, Ondarroa
txabiroi[2]
txabraia[2]
xabiroi[5][7] Donostia
xabiroi zuri[3]
xabiron[5]
zakaltxuri[2]

Ezaugarriak aldatu

Ezaugarri fisikoak aldatu

25-30 cm luzea[8] eta kolorez horia edo marroi argia da; batzuetan grisa edo berdeska ere izan daiteke, hondar kolorearekin mimetizatzeko kolorea aldakorra izaten baitute[2]. Gorputz luzarana du, alboetatik zapala eta garaia, eta beheko matelezurra gora itzulia[2]. Bizkarrean bi hegal dituzte: aurrekoa, garai samarra; atzekoa, berriz, apala, baina bular-paretik isatseraino luzatzen dena; eta sabelekoa ere oso luzea[2]. Lehen arantza dortsala pozoitsua da, eta alboetako zakatzetako operkulu banatan ere arantza pozoitsuak dituzte[2].

Nutrizio-ezaugarriak aldatu

Xabiroiak duen gantz kantitate baxuagatik (zati jangarriaren %3), arrain zuria da. Haragia oso kalitate handikoa da, trinkoa eta argia.

Kontsumo-garaia aldatu

Urte osoan zehar harrapatzen bada ere, uda hasieran errute-garaia izaten da eta beraz, Maiatza aldera espezie honen kontsumoa mugatzen saiatu behar genuke[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].

Ekologia aldatu

Espezie bentonikoa da, itsasoko hondo hareatsuetan bizi dena[2]; normalean kostaldetik hurbil egon ohi den arren, 300 metroko sakoneratan ere bizi daiteke. Ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Itsaso Beltzan eta Mediterraneo itsasoan bizi da[8].

Xabiroiak hondarrean erdi-estalita egon ohi dira, harrapakinek ikusi ez dezaten; horrela, arrain txikiak, izkirak edo bestelako krustazeoak haien aho paretik igarotzean, bapatean irensten dituzte[2]. Espezie gautiarra izaten da normalean.

Xabiroiaren arrantza Euskal Herrian aldatu

Hain ezaguna ez bada ere, arraindegietan topatu daitekeen espeziea da, eta oso preziatua da bai gastronomian eta baita ezagutzen dutenen kontsumitzaile ezberdinen artean. Gure arraindegietan saltzen den xabiroia artisau-arrantzaleek harrapatutakoa izan ohi da, normalean tresmaila eta mallabakarraren moduko sareekin arrantzatutakoa. Hala ere, sarritan arraste-arrantzarekin harrapatutakoa ere saltzen da.

Bitxikeriak aldatu

Arrain hau batez ere hondartzan zapalduz gero eragiten duen minarengatik da ezaguna. Izan ere, aurreko bizkar-hegatsean ezten pozoitsuak dituzte, haien harrapakariengandik babesteko. Pozoi honek neurotoxinak izaten ditu. Xabiroiak hondarrean erdi-estalita egon ohi dira, sarritan hondarraren kolorearekin mimetizatuta[2].

Laket-arrantzan ere askotan arrantzatu ohi da, batez ere hondartza inguruetan, gauez[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Ray Jauna Bay in Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
  2. a b c d e f g h i j k l m https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/0104Escorpion_tcm30-102605.pdf
  3. a b c Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  4. a b Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  5. a b c d Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
  6. Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  7. «xabiroi - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  8. a b «Trachinus draco, Greater weever : fisheries, gamefish, aquarium» www.fishbase.se (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Argitaratu gabeko erreferentziak aldatu

  1. Pasaiako 'Kepa Deun' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).
  2. Getariako 'Elkano' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).
  3. Ondarroako 'Kalare Deuna' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2020).

Euskal Herriko Arrainen Gida aldatu

  1. a b https://arrainak.eus/arrainak/xabiroi